Resultados de la busqueda para Agurtzane Elkoro.

Kilometroak 2007

kmklogo.gif
Atzo goizean, nire lagunekin Bergarara hurbildu nintzen. Autobusa hartu genuen bezain azkar, konturatu nintzen jai arrakastatsua izango zela. Eguraldi bikaina, antolakuntza ezin hobea, jende mordoa, zirkuitu ederra, musika ona, talde bikainak… eta denen ahotan ARGI DAUKAGU leloa.

(más…)

Tipografiaz osatutako azalak

PORTADILLA LA GRAN CITA
Heraldo de Aragonek kirol atalean honako azal hau atera du. Nik desberdina ikusi dut eta horregatik idazten dut. Badakigu argazki batek ez duela bakarrik osatzen azal on bat, baina askotan ditugun argazkiak ere ez dira oso onak izaten eta adibide hau oso lagungarri izan daiteke.
Tipografiaz osatutako azal bat da, ez dira asko ikusten, horregatik desberdina ikusi dut, erakargarria, diseinu asko, argazki batek bezain indar handia daukala iruditzen zait.

Blogak.com, blogak euskeraz egiteko tresna berria

Beste berri on bat euskaldunendako, bloga edonork euskaraz sortzeko tresna bat gehiago atera dute: blogak.com.
Oso tresna txukuna iruditu zait, diseinu argia, irakurtzen laguntzen du. Erraza da, edonork sortu dezake bere bloga.
Hau ez da euskaraz sortzeko daukagun blog plataforma bakarra, blogari.net-ek ere joan zen urrian plataforma berria sortu zuen. Hemendik aurrera espero dut, gehiago sortuko direla. Zenbat eta gehiago hobeto: blog gehiago, elkarrizketa gehiago, artikulu gehiago…