Resultados de la busqueda para Xabi Igoa.

Gertutik i(ra)kasten

Gure lanari zor, bezeroen marka balioei erreparatzen jardun izan gara sarri. Hauek barneratu eta komunikatutako mezu bakoitzean isla izan dezaten ahaleginduz.

Baina, eta zein da gure marka balio nagusia? Zerk bereizten gaitu? Zein baliorekin lotzen du bezeroak AZK?

Gertutasuna. Hori da AZK.

Baina ezaugarriek, teoriatik haratago joan behar dute ezaugarri izatekotan, jarrera bat izan behar dute.

Ideia horrekin agertu ginen duela hilabete MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Aretxabaletako campusean, bezeroarekin elkarlanean, Ikastolen Elkarteko kide diren Ikastola desberdinetako zuzendari eta komunikazio arduradunei, komunikazioari buruzko prestakuntza eskaintzera.

Helburu argi batekin etorri ziren ikastoletako ordezkariak: matrikulaziorako komunikazio kanpaina diseinatzea.

Erronka polita benetan ikastola bakoitzaren errealitatea ezagutu eta oinarrietan sakontzea, azken hori izan baita gure abiapuntua: komunikazio kanpaina bat diseinatzeko oinarrizko pautak elkarbanatzeaz gain, markaren ezaugarriak eta nortasuna aztertzen jardun baikara.

Guztira, 3 saio izango dira (irailaren 28a, urriaren 27a eta azaroaren 30a) eta onena da guk ere ikasteko aukera izan dugula, esperientziak elkarbanatzeak guztientzako onura suposatzen duelako.

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei, eta nola ez, Goio, Ainhoa eta Onintzari.

Erreferentzia(k)

26683313224_838fbe2266_o

1973, Ondarroako portuan: Hiru lau pertsona elkartu dira barkuak portura noiz helduko zain. Igandean izango den bertso saioa dute hizketa gai: Lasarte eta Basarri ariko omen dira kantuan.

1994, Tolosa. Mirenek bere gizonari komentatu dio “diarioko” agendan irakurri duela igande arratsaldean antzerkia dagoela Leidorren. Gizonak Errealak zein ordutan jolasten duen begiratu du egunkari berdinean, eta ez dutela kointziditzen ikusita, joatekotan geratu dira.

2016, Aramaion, nire etxeko sofan. Beep, beep… 83 arlotez osatutako whastapp taldean, larunbatean Gasteizko Gaztetxean izango diren kontzertuen kartela jaso dut.

Hiru erreferentzia dira, baina erreferentziazko hiru espazio komunikatibo ere.

Plazak itxuraz aldatu du. Portuko hitzak, egunkarietako agendetara pasa ziren, eta hitzok paperetik pantailetara.

Nik ordea, aldaketa hori elementu komun askoren baitan irudikatzen dut, eta bateragarritzat jotzen ditut hiru erreferentziak.

Hau da, Ondarroako portua zen bezain besteko erreferentea den, “diarioko” agenda irudikatzen duen eta whatsapp (edo telegram) besteko sozialki hedatua eta digitala den plaza sortzen badugu?

Artikulu hau Jalgi, Euskal Kulturaren Plaza Irekiaren aldizkarian argitaratu da. 

El Ministerio del tiempo: más que una serie

 

2955680

www.rtve.es

 

No cabe la menor duda de que la serie El Ministerio del Tiempo ha dado mucho de que hablar. El trabajo de los guionistas (impecable en cuanto a humor, acción, trama, personajes, fantasía…), la labor social que la serie realiza, más allá del entretenimiento, los actores…

En mi caso, en cambio, me gustaría hablar de lo que está más allá de la televisión, porque esta serie no es tan solo un producto que se consume los lunes de 22:15 en adelante.

Comencemos por el impacto en las redes sociales: Más de 52.000 seguidores en Twitter, más de 8.000 seguidores en la cuenta privada de Instagram, alrededor de 56.000 en Facebook y hasta un grupo de WhatsApp en el que cualquiera no puede entrar. ¿Existe alguna serie de televisión tan transmedia?

He aquí la “versión original” de equipo de contenidos del MdT: “No habrá episodio de la segunda temporada que no cuente con el acompañamiento de contenido transmedia que complete el argumento de la serie.”

Y así es. Las redes realizan un seguimiento exhaustivo pre, durante, y post de la emisión de cada capítulo. Personalmente, los contenidos .gif-s me parecen impresionantes.

Pero si todo ello fuera poco:

  • Existe una intranet, en la que solo pueden entrar aquell@s que tengan la clave, y en la que podemos encontrar contenidos que jamás podríamos imaginar: selfies de Amelia Folch, el tono para el móvil del ministerio o la lista de los funcionarios enfermos.
  • Comparte junto a Isabel y Prim el foro sobre la historia.
  • Además de las imágenes se cuida el audio, como en estos Podcast-s en los que el agente Julián Martínez recita su diario en Cuba.
  • Crean vídeoencuentros con los personajes
  • Y si aun así eres de l@s que no se mete en el papel van a realizar un episodio en realidad virtual (el primero de una serie).
  • Y cómo no, ya cuenta con su propia tienda con productos exclusivos diseñados por los fans.

Y sí, además, es una muy buena serie.

 

#erronkarakoprest: publizitatea egiteko beste modu bat

Publizitateak hamaika aurpegi izan ditzake: izan daiteke beldurgarria, izan liteke barregarria, izan liteke erotikoa, izan liteke… Eta aurpegietako bat xamurtasunarena da. Azken aurpegi hori ematen diot MONDRAGON UNIBERTSITATEArentzako diseinatu dugun azken kanpainari.

Pakistaneko eskualde askotan zaila da eskolara joatea eta are gehiago nesken kasuan. MONDRAGON UNIBERTSITATEAk eta Baltistan Fundazioak, berdintasunezko printzipioetan oinarri hartuta, Hushe ibarreko neska eta mutiko guztiek kalitatezko eskolara joateko aukera izan dezaten, #erronkarakoprest ekimena sortu dute.

Baina zein da erronka?

8.035 argazki lortzea da gure erronka. #errokarakoprest traola duten 8.035 argazki Twitter eta Instagramen, 8.035 metrotan baitago Gasherbrum IIaren tontorra. Felix Iñurrategik bertatik agurtu gintuen eta gaur berak eta Albertok anaiak Hushe bailaran hasitako lanari bultzada berezi bat eman nahi diogu.

Gasherbrum II mendiaren hegala 8 etapatan banatu dugu eta, etapa bakoitza gainditzean, 12 neskek eskolara joateko beka bana lortuko dute. Azken etapan, gailurrera iristean, 16 neskatilentzako beka bana eta 2 irakaslerentzako ikastaro bana banatuko ditu MONDRAGON UNIBERTSITATEAk. Beraz, proiektua gauzatuz gero, guztira 100 beka eta 2 irakaslerentzako ikastaro banatuko ditu unibertsitateak guztion ahaleginari esker.

Gaztea irratia ere ekimenera batu da, eta hainbat aipamen berezi egiteaz gain haien argazkia ere bidali digute.

Atzo @DidaGaztea-n eginiko elkarrizketaren ondoren ateratako argazkia #erronkarakoprest @gaztea_irratia #mondragonunibertsitatea

A photo posted by Mondragon Unibertsitatea (@mondragonunibertsitatea) on

Dagoeneko 1. 000 argazkitik gora jaso ditugu eta guztiak daude ikusgai horretarako eraiki dugun webgunean: www.mondragon.edu/erronkarakoprest

#Enpresarean: Etorkizuneko erronken bila

Enpresarean 2014 AZK

Aurreikuspen onenekin hastekoa zen #enpresarean azoka pasa den ostegunean, urriak 23, eta gu ere baikor joan ginen Kursaalera.

Rober Gutiérrezek (@robergutierrez ) enpresa ikuspegi batetik jorratu beharreko ekimentzat jo zuen Enpresarean, eta hala ekin genion goizari.

Hasteko, mahaiaren bueltan bildu ziren Gaindegiako Imanol Esnaola (@Imanolesna), Laboral Kutxako Josu Arraiza (@arraizajosu), Azaro Fundazioko eta Lea-Artibai Garapen Agentziako Ainara Basurko (@abasurko), ADEGIko Xabier de la Maza (@condedelamaza)eta Jean-Louis Haringardoquy, Ipar Euskal Herriko Hemen elkarte ekonomikoko zuzendaria. Guztiek bat egin dute hausnarketan eta etorkizunera begira bidai-orri antzekoa idatzi dute: “lehiakortasuna sustatzeko elkarlana berrikuntzan eta kalitatezko zerbitzuetan”.

Bigarren mahai inguruan komertzio elektronikoa izan zuten berbagai, hurrengo boskoteak: Jabi Asurmendi (@jabiasurmendi), Gari Araolaza (@garaolaza), Iruri Knorr (@iruri), Arkaitz Sukuntza (@arkaitzsukuntza) eta Mikel Aranburu (@EHkoPLAZA). Jarraian, hainbat enpresa eta erakundek hitz egiteko aukera izan zuten. Batzuk “Arin-arin” izendatutako formatupean (3 minutuko iraupenarekin) eta beste batzuk pixka bat gehiago luzatzeko aukerarekin. Horren adibide da @EGAMASTERTOOLS Gasteiztar enpresa. Aner Garmendi, Zuzendari Orokorra enpresen nazioartekotzearen inguruan mintzatu zen:

Guk “Arin-arin” formatuari heldu genion, argazkian ageri den bezala errugbi jokalariek bota gintuzten arte AZKn zer egiten dugun azaltzen saiatu ginen.

Enpresarean AZK Arin arin

Amaitzeko, Deustuko, Mondragon Unibertsitateko, Euskal Herriko Unibertsitateko eta HETEL erakundeetako ordezkariak. Nolakoak behar du izan etorkizuneko ikasleak? gaitzat harturik jardun ziren.

Argazki gehiago ikusteko: https://www.flickr.com/photos/28622504@N06/sets/

Argazkiak: @artemankomunika

12