Resultados de la busqueda para azk.

COVID-19 eta MARKAK

Zaplazteko bat.

Lau pareten artean gaude gutako bakoitza, gu guztiok. Bakoitza norbere etxean; eta bakoitza, norbere gorputzean.

Baina duela astebete egiten genuena errepikatzen gabiltza lau pareten arten: kanpora begira. Besteek zer egingo, besteek zer sortuko, besteek zer esango. Itxi diguten ateak norbere barrura begiratzeko lehioa zabaldu digun arren; kalera ematen digun lehiotik begira daramagu eguna edo mundura irekitzen gaituen mugikorretik.

Bide berriak bilatu ditugu entretenimendua sortzeko, entretenitzeko. Denbora gelditu denaren sentsazioarekin bukatzeko egotetik gauzak egitera pasa gara:  egin eta egin, egin eta egin.

Captura de pantalla 2020-03-20 a las 16.58.04

Ezin dugu beste aldera begiratu, egoera ukatu nahiko bagenu bezala jokatu, ezer gertatzen ez dela pentsatu. Maratoi baten antzerakoa izango da hau, luze joango da. Egokituko zaigu ez entzunarena egiteagatik ere, egotea; etxea aireratzen dugun moduan, barrura begiratzeko lehioak zabaldu eta gure barrenak aireratzea. Eta helmugara iristean, ez gara berdinak izango. Lau pareten artean egunak eta egunak eman dituzten pertsonak izango gara. Etxetik mugitu gabe bide berriak urratu dituztenak.

Ez gara berdinak izango, ez gu, ezta norbanakook osatzen ditugun markak ere. Honek guztiak, argi dago, marka utziko du gugan.

Gugan eragiten badu, markengan eragingo du

Arraunlarien gisan aritu behar dugu: atzera begira, aurrera egiteko; ez dugu ahaztu behar nondik gatozen, baina honek ere gure izatean isla izango duenez, ezin dugu begiak itxita egin aurrera.

Markek ere bere barrura begiratu beharko dute egunotan. Marketin planak eta estrategiak hautsa hartzen utzi baino, mahai gainean jarri behar ditugu. “Zer nintzen, zer naiz, zer izan nahi dut?” Galderak egiteko garaia heldu da. Galdera horien inguruan  pentsatzekoa.

Captura de pantalla 2020-03-20 a las 16.58.19

Koronabirusa “aldaketa” eskatzen dator, gure ohiturak eta rolak iraultzeko eskatzen. Aldatu beharra daukagu, beraz. Eta, arrapaladan ekin baino, kontzientziaz eta koherentziaz eman behar ditugu hurrengo urratsak.

Momentua da, distantziatik bada ere, elkarrengandik gertu egoteko. Bat egiteko. Gurean, gertuko komunikazioa da oinarri eta helburu. Bezeroa gure bidelaguna delakoan gaude eta bidea hori dela sinetsita ekin diogu bidezidor berri honi ere. Bezeroari irtenbide (des)berdinak, bereizgarriak, eman behar dizkiogulakoan gaude; honela, gizarteari ere konponbideak emateko. Jaso eta eman, eman eta jaso: elkartasuna da hori.

Horretan azti ibili dira hainbat marka: Movistar, Amazon, Zara... Eta handitik ez ezik, txikitik ere eragin daitekeelakoan gaude. Behetik gora.  Berrogeialdi honen lehen egunetako irakaspena izan da hori. Jon Maiak esan bezala: “beharbada pandemia honen aurrean bizitzen ari garen ariketa kolektibo, komunitario, global hontatik ohartzera ailegatu gaitezke mundu honetan kontua ez dela norbera salbatzea, baizik eta soilik denok salbatzen bagara salbatuko dela norbera

Goazen errora. Guztiok egiten dugun galdera hauxe da: “hau noiz arte?“, baina guk egiten duguna ondorengoa da: “bukatzen denean, zer?” Erein eta ernaldu dugun elkartasunari bide ematen jarraitu behar dugula ziur gaude.

Captura de pantalla 2020-03-20 a las 16.58.12

Bitartean, geure buruari galderak egiten jarraitzen dugu:

  • Krisi honen ondoren, bezeroa zelakoa izango da?
  • Bezeroarekin nolako hartu emana izan behar dugu?
  • Bezeroak tratu berdina beharko du?

Eta enpresari dagokionez…

  • Gizatiarragoak izan behar garela konturatuko al gara?
  • Teknologiak garrantzia asko duen arren, giltzarri pertsonak direla argi izango al dugu?
  • Azkarragoak izan behar al dugu? 

Eta pertsonen, gizartearen inguruan…

  • Aldatu beharra al daukagu?
  • Balore berdinei eutsi behar al diegu? 
  • Ona eta txarra binomioak bere horretan jarraituko al du?
  • Gauzak eskala berdinarekin baloratuko al ditugu?
  • Abiadura honetan jarraitu behar al dugu bizitzen?

Hartu denbora galderak egin eta erantzunak bilatzeko.  Sinetsita gaude hau zaplazteko bat izan dela;
zaplazteko bat, esnatzeko.

Lanpostua: Diseinatzaile Grafikoa

Blog-2000x1333px

AZK-n diseinatzaile grafiko bat behar dugu irailean lanean hasteko. 

EGITEKOAK

  • Diseinu lan desberdinak, euskarri desberdinetan.
  • Maketazio lan desberdinak, euskarri desberdinetan.

ESKAINTZEN DENA

  • Jardun osoko lanaldia
  • Kontratua 2019ko irailetik aurrera.

ESKATZEN DENA

  • Diseinu eta maketazio programak dominatzea (Adobe InDesign, Photoshop, Illustrator…)
  • Diseinu grafikoan, maketazioan zein web diseinuan eskarmentua izatea.
  • Diseinu-maketazio arloko tendentzia berrien eta estilo desberdinen ezagutza.
  • Web garapenean ezagutza izatea.
  • Ikasketak: Goi-mailako ikasketa espezializatua izatea.
  • Hizkuntzak: Euskara, Gaztelera eta Ingelesa

BALORATUKO DENA

  • Komunikazio arloko tendentzia berrien eta estilo desberdinen ezagutza.
  • Jarrera proaktiboa eta dinamikoa, lanerako autonomia eta erabakiak hartzeko nortasuna, eta enpresari dagozkion lan orokorrak egiteko prestutasuna izatea.
  • Proiektuak garatzeko eta harremanetarako gaitasuna.

LABURPENA

  • Lekua: Gipuzkoa
  • Enpresa: AZK
  • Lan mota: Jardunaldi osoa

Interesa duenak Curriculum Vitae-a eta egindako lanen portfolioa bidali beharko ditu: azk@azk.eus / 943 71 21 08

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatu helbidera edota deitu 943 71 21 08 telefono zenbakira.

¡Mil gracias!

Hemos cumplido 30 años y el pasado jueves celebramos el aniversario, pero no fue una celebración para mirar atrás, sino un paso adelante más.

Fue una celebración muy hermosa, un día de sincero agradecimiento a todos los que nos acompañáis en este viaje, sobre todo a los clientes, proveedores y amigos: Mondragon Unibertsitatea, Mondragon Goi Eskola, Enpresagintza, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, MONDRAGON Korporazioa, Goiena, Arizmendi, Zenbaki, CVL, Ieteam, Arrasateko Udala, Aretxabaletako Udala, AGA, Orkli, Adegi, Goizper, Mondraberri, Urola S. Coop., Ekanban, Cebanc, Arteman, Zaldibar, Kontseilua…

Mil gracias a los que estuvisteis ese día con nosotros y también a los que nos habéis enviado felicitaciones.

Gero bat gaurdanik.      

Podéis acceder desde aquí al álbum de fotos de la celebración.

Mila esker!

30 urte bete ditugu, eta ostegunean ospatu genituen, baina esan ez zela soilik atzera begirako ospakizun bat izan, aurrera begirako pausu bat gehiago baizik.

Egun ederra izan zen benetan, denoi eskertzeko eguna eta batez ere bidelagun izan ditugun bezero, hornitzaile eta lagunei: Mondragon Unibertsitatea, Mondragon Goi Eskola, Enpresagintza, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, MONDRAGON Korporazioa, Goiena, Arizmendi, Zenbaki, CVL, Ieteam, Arrasateko Udala, Aretxabaletako Udala, AGA, Orkli, Adegi, Goizper, Mondraberri, Urola S. Coop., Ekanban, Cebanc, Arteman, Zaldibar, Kontseilua…

Mila esker bertan egon zineten guztioi eta egun hauetan eskertza eta zorion mezuak bidali dizkiguzuenoi ere.

Gero bat gaurdanik.

 Sakatu hemen ekitaldiaren argazki-bilduma ikusteko.

 

AZK, 30 urte

AZK_30_urte

Gure jatorri analogikoaz harro gaude eta, egunerokoan, mundu digitalean liluraturik bizi gara. Horrela azaldu daiteke AZK komunikazioa agentziak bizi duen aro aldaketa, duela 30 urte jaio zenetik gaurdaino.

Jose Angel Iturbek eta Daniel Miguelezek, biak ala biak Arte Ederretan lizentziatu berriak, 1987an ekin zioten abentura honi Arrasateko ganbara batean. Startup teknologiko baten eran jaiotzeak indarra eman zigun hasiera-hasieratik, ikusi besterik ez dago harrezkero eginiko ibilbide luze eta oparoa. Sortzaileek, gainera, jakin izan zuten lagunarteko erlazio jatorrak ezartzen bezero, hornitzaile nahiz kolaboratzaileekin. Eta honek ere asko lagundu zuen bidea errazten.

Gauzak horrela,  90. hamarkada heldu zen eta, horrekin batera, aldaketa handiak izan ziren. Agentzia hazten joan zen eta lehen tokialdaketa orduan izan zen, Arrasatetik Aretxabaletara. Orduan bizi izan genuen lehen iraultza teknologikoa; lehen MacIntosh ordenagailuak agertu baitziren eta, ondorioz, errotuta zeuden lan egiteko moduak hankaz gora jarri ziren, behin betiko.

Mende berriarekin batera, Gotzone Guemes eta Agurtzane Elkoro sozietatean sartu ziren, eta egonkortasuna eta lanarekiko grina ekarri zuten. Baina ekonomikoki eta lan aldetik aro nahasia izan zen. Boom xelebre baten atarian geunden. Egoera aldredesak arruntak ziren, norma, eta berba-lapikoak eta iruzurtiak ohikoak. Gauzak horrela, begiak zabaltzeko garaia izan zen; zer egin eta zer ez ikastekoa, alegia.

Ibiliaren ibiliaz 2008an, Lehman Brothers-en itzal luzearen pean bizi ginelarik, atzera, Arrasatera bueltatu ginen bulego handiago batera. Eta, urterik zailenak dagoeneko atzean utzita, hemen jarraitzen dugu buru-belarri, proiektua indarberrituz eta gaztetuz.

Atzera begirada honetan, aldaketa asko eman dira lan egiteko eran, baina bat funtsezkoa izan da lan dinamika iraultzeko; izan ere, lehen, bezeroaren eskaerari erantzuten egiten zen lan; orain, ordea, agentzia da bezeroaren beharrei aurrea hartu behar diona. Bezeroen beharrei gertutasunez eta konpromisotik erantzutea; hankak lurrean jarrita proiektuei forma eman eta errealitate egitea; eta, uneoro lanaren ebaluaketa egitea dira AZKren giltzarriak. Gero bat gaurdanik.

 

alfa

Alfa (1994)

Aspes (1994)

Aspes (1994)

Orkli

Orkli (1999)

Bettylou

Campaña Bettylou (2010)

 

1...23456...10...11