Últimos Comentarios




Inicio

Pili Kaltzada: "Gizarte Erantzukizuna gizarteak behar duen zerbait da"

pili.jpeg


Pili Kaltzadak Komunikazio Korporatiboa eta Gizarte Erantzukizuna izeneko hitzaldia eskeini zuen Mondragon Unibertsitateko HUHEZIk antolatutako Komunikaldiak 06 jardunaldietan. Pilik eskarmentu handia dauka hainbat komunikabidetan, eta ondo erakutsi zuen komunikatzaile aparta dela joan den ostiralean Eskoriatzan eskeinitako hitzaldian. Gaur egun Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren lanak egiten ditu BBK banketxerako. Horrela definitu zuen Pili Kaltzadak Gizarte Erantzukizun Korporatiboa (GEKa):

"gizarteak behar duen zerbait da, baina oraindik ez daki behar duenik"

-Oraindik Gizarte Erantzukizun Korporatiboa (GEK) ia Marketin barruan dagoen beste atal bat bezala ikusten dugu.

-Logikoa da oraindik Gizarte Erantzukizuna Marketinaren barruan ikustea, lehenengo ondorioak hor ikusten ditugulako. Enpresa gehienetan planteatzen ari da, gainera, planteamendu komertzial modura. Ez dut uste, hala ere, horretara mugatuko denik etorkizunean, eskatzen den ahalegina askosez globalagoa delako, Marketin kudeatzen den moduan kudeakuko bagenu GEK (RSC, gaztelaniaz) bakarrik epe motzeko ondorioak aterako genituzke. GEK kudeaketa sistema orokorrean integratuko da eta orduan ikusiko ditugu bere ondorioak eta bere onurak. Oraindik denbora pixka bat beharko da, baina jabetuko gara denboran. Kalitatearen prozesuekin gertatu zena gertatuko da GEKarekin.

-Zer paper jokatzen du Global Reported Initiative (GRI) elkarteak?
-Gobernuz Kanpoko Erakunde batek sortutako elkartea da eta, gero, Nazio Batuen Ingurumen Programa ere batu zen. Hasi ziren estatu eta korporazio handiak gonbidatzen sistema tekniko bat diseinatzeko, nolabait esatearren, egitura supraestatala da GRIa. GRIk egiten duena da adierazleen sistema bat definitu eta, horren arabera, gonbidatu enpresak beren jasangarritasun azterketak egitera. GRIk definitzen ditu gizartearen aurrean erantzule den enpresa batek bete behar dituen alor guztiak. Esate baterako, GRIk esaten digu gure enpresaren Giza Baliabideen politika, erantzukizunean oinarritutako politika den ala ez; eta hori aztertzeko, gainera 15 erreminta dauzkagu; HIESak jota dauden langileak ez baztertzeko edo gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bermatzeko, kasu. Ez da nahikoa esatea hori egiten dugula, baizik eta ematen dizkigu adierazleak demostratzeko benetan egiten dugula. Adierazleak berdinak dira mundu guztiak.

-Gehien bat, GEK banketxeekin eta energiarekin lotutako enpresa handiekin lotzen dugu. Zein alorretan lantzen ari da, eta landuko den etorkizunen, gehien GEKa?
- Ingurumen sektorean ikusten da nagusiki gardentasunari buruzko kezka soziala. Askotan, petrolio-enpresatan eta horrelako korporaziotan, produkzio zentrala Hirugarren Munduan dute, non lan eskubideak ez dauden garatuta. Orduan, normala da enpresa matrizea dagoen lekuko gizartea kezkatuta egotea. Finantzen munduan ere gardentasunaren eskakizuna handia da gizartearen partetik. Hurrengo pausua emango da nazioartetu berri diren enpresatan, sektore industrialean edo kontsumo-ondasunen sektorean. Esaterako, MCCko enpresek argi dago Arrasateko inguru honetan betetzen dituztela inpaktu soziala, ekonomikoa edo ingurumenekoa; baina zer gertatzen da Europatik kanpo zabaltzen ari diren planta berri horietan? Horra iritsiko da, oso modu azkarrean gainera, Gizarte Erantzukizunaren kezka.

Comentarios

'Komunikaldiak 06' jardunaldiei buruzko balantzea oso positiboa egiten da, bai Prospektiban bai Gizakomean.
Ni bakarrik goizez izan nintzen eta, oro har, oso interesgarria iruditu zitzaidan. Bestalde, HUHEZIko ikasleez gain, (hauek goiko solairutik jarraitu zuten jardunaldia, pantaila baten bidez) inguruko enpresa askotako ordezkariak bertaratu ziren.

Publicar un comentario