Barruan daramagu

Joan zen domekan Araba Euskaraz jaia ospatu zen Armentian. AZK Komunikazioan, iaz Kilometroak 05eko leloa eta kontzeptu grafikoa sortu genuen eta, aurten, Araba Euskarazeko logotipoa landu dugu. Horrelako lanetan, zer publikoarengana zuzentzen garen kontutan harturik, gako bereziak erabili behar dira.
Txikitatik sen berezi bat daukagu gauza batzuk deseatzera behartzen gaituena, begietatik sartzen zaizkigun elementuak, itxuragatik edo esanahiagatik aukeratzen ditugunak.
Aurtengo Araba Euskarazi forma eman dion elementua barraskiloa izan da, “barruan daramagu” leloak nortasuna indartuz. Agian soluzio erraza izan da, nabarmenegia, Armentia barraskilo batez identifikatzea. Baina kontutan izanda gaurko gizartean sinboloez inguratuta gaudela, beste irudi ezberdin bat marraztuz gero, ikuslea nahastu baino ez luke egingo.
Tipografia zehatz bat erabiltzen da, kolore biziak eta forma argiak, irudia irakurterraza izan dadin eta ikusleak erraz egin dezan bere interpretazioa.
Azken batean, ikusleak ez dira ikusle hutsak eta horrelako jai batean sinbolo horrek dakarren zentzuarekin bat egin dezaten bilatzen da, honek egiten baitu proiektu efimero honek iraun dezan aurrerantzean.
Zertarako beste elementu bat asmatu, Armentia erraz identifikatzen bada barraskiloarekin? Lortu dena objektu funtzional eta estetiko bat izan da. Oinarrizko beharretara ondo erantzun duen irudia. Ikuslearentzat sinplea baina ingurunean ondo kokatu dena.

Branding
Diseinua
Internet
Komunikabideak
Marketing
Publizitatea
Tutti-Frutti
Estrategia y comunicación
Tendencias
Tipografía y diseño


Comentarios
Lekuan lekuko estrategia erabili ohi du AZK komunikazio enpresak proiektu guztietan. Eneritzekin bat nator, zertarako erabili kontzeptu eta ikonografia konplexuagoa helburua ingurunearekin bat egitea baldin bada? Publikoen barnean epe luzeko sentimendua jorratu gura izan da "proiektu efimero" baten bidez.
Ikusleak ezin du ikusle hutsa izan gainera, Eneritzek dioen legez; horiek horrela ekimenarekin zeharo inplikatzea eta parte hartze aktiboa izatea bilatu da komunikazio ekintza guztien bidez. Bai KmK-ren nahiz Araba Euskaraz-en leloak, esaterako, ekintzara dei zuzenak izan dira.
Bi proiektuen artean aldeak ikusten ditut hala ere, Araban eta Gipuzkoan euskararen egoera ez baita berbera. Lehenean identitate kontuak dira nagusi, oraindik ere jende askok ez du euskara bere "ama hizkuntza" moduan onartzen, alegia erakutsi behar zaie arabarren erroetan dagoela. Gipuzkoan aldiz gaindituta aspaldi maila hori, euskararen arlo guztietan erabilpenak du garrantzia (horregatik Plazara!)
Publicado por: Asier | Ekaina-Junio 20, 2006 10:53 AM