Últimos Comentarios

>> Euskararen negarrak
Asier | 24.09.2007 10:29
>> Euskararen negarrak
Juan Luis | 21.09.2007 18:22
>> Euskararen negarrak
Yussef | 21.09.2007 17:14




Inicio

Euskararen negarrak

DSCN0003.JPG


Negar gutxiago eta autoestima gehiago. Hau izan beharko litzateke errezeta. Eta gero eta gehiago ari da entzuten diskurtso hau euskararen inguruan. Nago gauza batzuk, poliki poliki bada ere, aldatzen ari direla. Eta beste erremediorik ez, gainera.

Biktimismo gutxiago, arbuioa baino sortzen ez duten kanpaina kontraproduzenteak (EHEren Ezabaketa Kanpainak, kasu) eta hiru harridura markekin (!!!) bukatzen diren lelo antzuak ahaztu, eta militantzia ortodoxoaren haratago, txipa aldatu beharko genuke guztiok euskara aurrera egitea gura badugu. Azkenaldi honetan, berria ez den diskurtso honen inguruko mezuak ozenago entzuten ari gara.

Nonbait euskara ere publizitateaz eta marketinaz baliatu beharko dela jabeturik (eta, zergatik ez, alderantziz ere, publizitateak euskara behar duela) jokamolde berriak datoz. Aspaldion, gehien harritu nauena AEKren azken iragarkia duzue.


Oso modu profesionalean eginda, eta ohikoak ez diren klabe soziokulturalak erabiliz, klabe neutroagoak alegia, AEKrena ematen ez duen spota burutu dute. Harrigarriena, hala ere, azken claim hori: “aek, tu coach”. Lehen militantziarekin eta ezker abertzalearekin lotzen genuen AEK; orain, ezaugarri hauetatik aldentze aldera, kirolaren mundutik datorren eta oso konnotazio ezberdinak dituen kontzeptu anglosaxoiarekin lotu nahi izan dute AEK erakundeak.

Azken finean, XXI. mendean gaude, gizartea ziztu bizian aldatzen doa eta jendea erakarri egin behar da, eta ez uxatu betiko matrakarekin. Imazek “hay que cautivar a España” adierazi zuenean, ez zegoen oso urruti hemen esandakoaz. Kendu ‘Espaina’ hitza, eta ipini ‘erdalduna’: “erdalduna erakarri behar da”.

Baina geure burua elikatzeaz ahaztu barik, kontuz gero. Euskaltzaletzat genuen Josu Jon, baina etsenpluaren bidez predikatu beharrean, une garrantzitsuenetan, gehienok bezala, lehenengo hitza gaztelaniaz. Kontraesanak kontraesan.


Comentarios

Ni ere kokoteraino nago harridura markaz egiten diren kanpainekin, baina hori ez da arrazoi nahikoa kanpaina bat desegokitzat jotzeko. Desegokitzat joko nuke eraginkorra ez den zerbait, adibidez.

Euskarak estrategia pertsuasibo gehiago jorratu behar ditu. Eta, batez ere, posizionamendu eta estrategia sakonagoak xede-talde ezberdinei begira. Ados. Esan dezadan, bide batez, spotari traza ona hartu diodala, baina kanpaina grafikoa desastre bat iruditzen zaidala alde guztietatik, batez ere ez delako ulertzen, eta kaotikoa delako.

Baina ez det ikusten hori kontrajarria dagoenik ezabaketa kanpainekin, adibidez. Eta, gainera, ez zait oso bidezkoa iruditzen maila berean jartzea gauza bat eta bestea, zuen postean egiten den bezala. Niri kanpaina horiek oso egokiak iruditzen zaizkit, daukaten helburuarekiko, noski, eta pena dakat ez direla gehiago egiten, eta ez direla estrategia jakin baten arabera ejekutatzen. Auzi politikoa da hau, eta nola politika norgehiagoka sinbolikoa den, beste ezeren gainetik, oso politika ona iruditzen zait ezabaketena, etnizidio ia kontsumatu baten ordezkapen sinbolikoa ahalbidetzen dutelako. Hau da, zapaltzaileen boterea gure begi bistatik ezabatzen delako, boterea sinbolikoa den heinean. Komunikazioa eta politikaren arteko harremana ulertzen ez badugu, jota gaude hemen, pertsuasioaren arauak ahaztu egingo baikenituzke. Esan dezadan, by the way, demokraziak eta politikak ez dutela zerekisurik orain eta hemen, eta bestela ggalde egin diezaietela marketing politikoan aritzen diren aholkulariei... Azken batean, esan nahi dudana da, harridura markek badutela sentidurik oraindik, baina suizidio bat dela horrekin bakarrik aritzea. Eta suizidioa litzateke, era berean, kanpaina hau bezalakoak soilik egitea. Euskararen aldeko kanpainak desmultiplikatu egin behar dira, nere ustez.

Eta, beno, egia esanda, ia ia paranoikoa iruditu zait "Cautivar España" eta erdalduna erakartzeko ahaleginen artean egiten duzuen analogia. Insosteniblea da, nere ustez. Espainia eta horrek esan nahi duen guztia gizabanako baten parera jartzeak zein zentzu dauka?

Eta bukatzeko, ez nuke hain modu azalekoan eta azkarrean konponduko militanteen eta ezker abertzalearen auzi hori, are gutxiago XXI. mendean gaudela esanda, horrek berez arrazoi ematen dizuelakoan. Hori inpostura bat da, ez argudio bat. AEK militantziak egin du, hasteko, euskalgintza ia osoa bezala, dela ezker abertzalekoa dela beste alde batzuetakoa. AEk reposizionatzeko azken saioa Garzonena da, baina lehenago egon dira beste batzuk. Ados nago: AEK reposizionatu behar da, baina branding estrategia inteligente batek ez luke inolaz ere marka baten balore estrategikoak zulatuko, baizik eta estrategikoak ez direnak berritu eta gaurkotu, posizionamendu jakin baten baitan.

Kaixo, Yussef, aitortu behar dizut nire diskurtso politikoa ez dela zurea bezain landua, baina ez nator bat esaten dituzun gauza gehienekin, zer egingo diogu, ba? berdin zu "cautivar a España" eta horrekin egin dudan konparazioarekin.
Estrategia pertsuasiboak aipatzen dituzu, baina gero ezabaketa kanpainak txalotu. Niretzat ez dira bateragarriak. Gainera ez dut sinisten EH elebakar batean. Kontua da, niretzat, elebitasuna gehiago orekatu.
Azken finean, nire postaren mezuak militantzia ortodoxoaren porrota isladatu nahi zuen eta ezabaketa kanpainak nik mundu horrekin lotzen ditut.
Mila esker parte hartzeagatik.

Niri ere Yussef ez zait iruditzen ezabaketa kanpainek, edo beste edozein jarrera biktimistek, pertsuasioaren helburuarekin bat egiten dutenik. Arrazoia daukazu sinboloen esparruan sartzean, eta horien aurkako ekintzek duten eragina ezin daiteke gutzietsi. Hala ere ez dut ulertzen euskaldunon ohiko jarrera negatibo horrek zertan bultza dezakeen erdaldun bat euskaraz egitera.

Historikoki euskararen garapenak izan duen akats garrantzitsuenetako batean erori zara hortan: politika eta hizkuntza nahastu dituzu. Nik ez dut sinesten euskaldunak = abertzaleak ekuazioan; euskalduna da euskara eta euskal kultura bizi eta gozatzen dituena, sozialista,jeltzalea edo batasuni izan. Are gehiago esango nuke, Juan Luisen argudioan sakonduz, benetako euskalduna elebiduna dela, hots, bi hizkuntzak zuzen eta sarri erabiltzen dituela, aberastasun iturritzat joz.

Zentzu horretan oso ondo deritzot AEK-ren kanpaina berriari ("Tu coach" leloak flipatuta utzi nauen arren); euskara munduko hizkuntza garrantzitsuenen parera jarriz, ikasteko motibatzaile erakargarrienak argi eta garbi azaleratu ditu eta, militantzia alde batera utzita. Ikasi behar da euskal-biziago sentitzeko.

By the way, AZK-ren blogean idazten dugunok post desberdinetan iritzi pertsonala islatzen saiatzen gara, enpresarekin zerikusirik ez duena. Zentzu horretan ikusmolde guztiak dira ongi etorriak.

Publicar un comentario