Pixka bat es mucho

Ukan birusarenak zeharo indiferente uzten nauen bezalaxe, esan beharra daukat Patxi Baztarrikak zuzentzen duen sailburuordetzaren azken kanpainak bete betean asmatzen duela, ene ustetan. ‘Pixkabatesmucho’ lelopean, bakoitzak bere neurrian, lotsa barik eta eta akatsak akats, euskara erabiltzeko gonbitea datorkigu. Atzo estreinatu zen kanpaina eta hiru ardatz izango ditu: iragarkiak, webgunea eta hainbat ekitaldi gastronomiko-kultural.
Webgunean dauden bideoak oso ondo daude, nahiz eta erabili den komiki-estetika hori niri hotzegia iruditu zaidan. Bertan azaltzen dirak kasuak, marrazki bizidunen bidez eginda, oso egokiak dira; eta errealizazioa zein lokuzioa, bikainak.
Zergatik, bada, gustatzen zait kanpaina hau?:
•bideo horietan azaltzen diren kasuak oso errealak dira; eta jende asko antzezten diren gertaerekin identifikaturik sentituko da. Ez dira botatzen mezu abstraktuak ezta ere ezinezko eskaerak. Kanpaina ondo helduko da bere xede-publikoarengana; menderatu ez, baina euskara ezagutu eta neurri batean behintzat erabiltzeko gai den jendea (EHn gehiengoa izan daitekeen multzoa, bestalde).• mundu euskalduna eta mundu erdalduna nahasturik agertzen dira eta nago elebitasun natural hau izan beharko litzatekela hizkuntza politikarako gakoa (nola asmatu? hor dago koxka, baina hemen dugu adibide positibo bat). Errealitatean oinarriturik dago, eta ondo jasotzen du errealitate hau umorearen bidez.
Gelditzen zaidan zalantza hauxe da: kanpaina instituzional gehienetan gertatzen den bezala, daukazu halako sentsazio bat kanpaina ezberdinek ez daukaten jarraipen logikorik denboran. Hau da, orain daukagu hau eta datorren urtean besteren bat izango da, baina beharbada inongo loturik gabekoa. Koherentzia gehiago botatzen dut faltan nik horrelako kanpainetan, oro har. Agian hemendik aurrera pixka bat hobeto egingo dute. Es mucho.

Branding
Diseinua
Internet
Komunikabideak
Marketing
Publizitatea
Tutti-Frutti
Estrategia y comunicación
Tendencias
Tipografía y diseño


