Kilometroak 2007

Atzo goizean, nire lagunekin Bergarara hurbildu nintzen. Autobusa hartu genuen bezain azkar, konturatu nintzen jai arrakastatsua izango zela. Eguraldi bikaina, antolakuntza ezin hobea, jende mordoa, zirkuitu ederra, musika ona, talde bikainak… eta denen ahotan ARGI DAUKAGU leloa.
Urte bateko lana ikusi nuen zirkuitu guztian; kamisetetan, pegatinetan, globoetan… Euskal komunitate oso bat, aho batez ARGI DAUKAGU oihukatuz entzun nuen. Oilo-ipurdia izan nuen eguneko momentu askotan.
2006ko uztailean Aranzadi Ikastolatik deitu zigutenean gogoratzen naiz, ilusio handiz hartu genuela logotipoa, leloa eta irudi grafikoa egiteko proposamena. Taldea sortu eta segituan hasi ginen Aranzadi Ikastolakoekin batera, logotipoa egiteko lanetan. Talde-lan bikaina izan zela esan dezaket gaur, hainbeste pertsona ikusi ditudanean bere inguruan.
Zorionak Aranzadi Ikastolari eta baita AZK-ko lankideei ere. Lan bikaina.

Branding
Diseinua
Internet
Komunikabideak
Marketing
Publizitatea
Tutti-Frutti
Estrategia y comunicación
Tendencias
Tipografía y diseño

