Pixka bat es mucho

Ukan birusarenak zeharo indiferente uzten nauen bezalaxe, esan beharra daukat Patxi Baztarrikak zuzentzen duen sailburuordetzaren azken kanpainak bete betean asmatzen duela, ene ustetan. ‘Pixkabatesmucho’ lelopean, bakoitzak bere neurrian, lotsa barik eta eta akatsak akats, euskara erabiltzeko gonbitea datorkigu. Atzo estreinatu zen kanpaina eta hiru ardatz izango ditu: iragarkiak, webgunea eta hainbat ekitaldi gastronomiko-kultural.
Webgunean dauden bideoak oso ondo daude, nahiz eta erabili den komiki-estetika hori niri hotzegia iruditu zaidan. Bertan azaltzen dirak kasuak, marrazki bizidunen bidez eginda, oso egokiak dira; eta errealizazioa zein lokuzioa, bikainak.
Zergatik, bada, gustatzen zait kanpaina hau?:
•bideo horietan azaltzen diren kasuak oso errealak dira; eta jende asko antzezten diren gertaerekin identifikaturik sentituko da. Ez dira botatzen mezu abstraktuak ezta ere ezinezko eskaerak. Kanpaina ondo helduko da bere xede-publikoarengana; menderatu ez, baina euskara ezagutu eta neurri batean behintzat erabiltzeko gai den jendea (EHn gehiengoa izan daitekeen multzoa, bestalde).• mundu euskalduna eta mundu erdalduna nahasturik agertzen dira eta nago elebitasun natural hau izan beharko litzatekela hizkuntza politikarako gakoa (nola asmatu? hor dago koxka, baina hemen dugu adibide positibo bat). Errealitatean oinarriturik dago, eta ondo jasotzen du errealitate hau umorearen bidez.
Gelditzen zaidan zalantza hauxe da: kanpaina instituzional gehienetan gertatzen den bezala, daukazu halako sentsazio bat kanpaina ezberdinek ez daukaten jarraipen logikorik denboran. Hau da, orain daukagu hau eta datorren urtean besteren bat izango da, baina beharbada inongo loturik gabekoa. Koherentzia gehiago botatzen dut faltan nik horrelako kanpainetan, oro har. Agian hemendik aurrera pixka bat hobeto egingo dute. Es mucho.

Branding
Diseinua
Internet
Komunikabideak
Marketing
Publizitatea
Tutti-Frutti
Estrategia y comunicación
Tendencias
Tipografía y diseño


Comentarios
Nik ezin dut Ukan pertsonaia hori inolaz ere "irentsi", baina horretaz gain kanpaina primerakoa iruditzen zait. Egunerokoa, edozeini gerta lekiokena azaltzen da, diozun bezala Juan Luis. Umorea gainera, Wazemank-ek erakutsi digu gure hizkuntzaren egoera aldatzeko zeinen baliagarria den biktimismoa alde batera utzi eta ironia erabiltzea. Bagabiltza hobetzen, apurka-apurka.
Burura datozkit ziurtasun bat eta zalantza bi. Lehena, euskaraz ikasten ari direnak baino areago, euskaldunok garela gehienetan erabilera urriaren errudun. Norbaitek berba kostata egiten duen bakoitzean erdarara jotzen dugu, gure erosotasuna propio. Eta hanka sartzen denean, zenbat barre erdaldunen lepora...
Zalantzak: euskara egin behar da, pixka bat ahal bada ere, baina zergatik? Zeintzuk dira motibatzaileak? Eta bestalde, pixka bat es mucho, baina nahikoa al da? Kanpaina honek ez al du, elebitasuna ez ezik, euskañolitatea ere bultzatzen?
Publicado por: Asier Albistur | Urria-Octubre 31, 2007 05:41 PM
Ba, bai, euskañolari buruz esaten duzunarekin, ados. Niri ere hori ere etorri zitzaidan burura kanpaina ikustean, baina azken finean ezin diogu errealitateari bizkarra eman. Oro har, entzuten den euskararen kalitatea gero eta eskasagoa da, eta gaur egun oso zaila da aurkitzea euskaldun 'oso' bat; alegia, elkarrizketa batean, momentu batean edo bestean gaztelaniari, laguntza bila, eusten ez dion norbait.
Horregatik, kanpainaren 'verismoa' asko gustatzen zait; euskañolak ekar dezakeen pobretze horrekin jabeturik, noski.
Gaur egun, tamalez, oso leku gutxitan entzuten da Goenkalen edo Wazemaken entzuten den hitano aberats eta ia kutsatu gabeko hori.
Publicado por: J.L. | Azaroa-Noviembre 7, 2007 04:22 PM