Komunikazio beste
tresna bat

Azken aldian seinaletikako bi proiektu interesgarri izan ditugu esku artean. Baina zer da seinaletika, komunikazio ikuspegitik? Joan Costa-k horrela definitzen du:
“la parte de la comunicación visual que se ocupa de los sistemas de información para guía y orientación del público en espacios interiores”.
Komunikatzeko modu desberdin bat da, orain arte garrantzi gutxi eman zaion tresna bat da. Orain arte arkitektoak arduratzen ziren gehien bat, baina komunikazioan adituen laguntzarik gabe. Azken urteetan gure inguruan begiratzen badugu, edifizio enblematiko ugari ditugu eta arkitektura indar handia hartzen hasi da, besteak beste Bilboko Guggenheim-a, Gasteizko Katedrala, Donostiako Kursaala… Gainera materialek ere askoz garrantzia handiagoa hartu dute, milaka material ditugu: PVC-a, diboia, metakrilatoa, eta abar.
AZKn bi proiektu interesgarri egin ditugu azken urte honetan: Arrasateko Kulturate eta Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxea. Bietan esan dezakegu komunikazio korporatiboa egin dugula, hau da, komunikazioa lekuan bertan, in situ. Bi helburu bete ditugula esan genezake:
Markaren identitatea enpresan kokatu dugu, denok ikusteko moduan. Seinaletika informazio gisa, jendeari orientatzen lagundu diogu, zerbitzu publikoaren funtzioa hobetzea lortu dugu.
Aurten, beste seinaletikako proiektu batean ere sartuta gaude, Garaia Berrikuntza Guneko seinaletikan. Bertan, barnealdeko eta kanpoko seinaletika ari gara lantzen. Bi seinaletika oso desberdinak, zerikusi handirik ez dutenak: bat barnealdekoa, goian aipatu ditudan bi helburuekin, eta kanpoaldekoa guztiz desberdina, materialak, kokapenak… eta helburuz ere guztiz desberdinak.
Komunikazio tresna honek, gainera, itsuei braille-arekin, gorrei soinuaren bitartez, eta abar, laguntzen die.
Baina guzti hau idazten nabilela, galdera hauek etorri zaizkit burura:
Badago komunikazio tresna hobeagorik enpresa batendako? eguneko 24 orduak komunikatzen ari den tresna bat da. Kanpoaldeko seinalektikan berriz, gauez eta egunez komunikatzen du, enpresara ez daukagu sartu beharrik. Tresna hau enpresak kontrolatzen du. Badakizue zenbateko kostua duen iragarki batek telebistan? eta seinaletikak?
Gogoeta moduan bi galdera hauek egiten ditut. Eta gainera komunikazio enpresei, arkitektoei, aparejadoreei… tresna hau kontuan izateko deia egiten diet.

Branding
Diseinua
Internet
Komunikabideak
Marketing
Publizitatea
Tutti-Frutti
Estrategia y comunicación
Tendencias
Tipografía y diseño


