Últimos Comentarios

>> Komunikazio beste
tresna bat
Josu Bergara | 17.09.2008 18:34
>> Komunikazio beste
tresna bat
Josu Bergara | 17.09.2008 17:52
>> Komunikazio beste
tresna bat
Cristián Saracco | 17.09.2008 16:11




Inicio

Komunikazio beste
tresna bat

señalética.jpg

Azken aldian seinaletikako bi proiektu interesgarri izan ditugu esku artean. Baina zer da seinaletika, komunikazio ikuspegitik? Joan Costa-k horrela definitzen du:

“la parte de la comunicación visual que se ocupa de los sistemas de información para guía y orientación del público en espacios interiores”.

Komunikatzeko modu desberdin bat da, orain arte garrantzi gutxi eman zaion tresna bat da. Orain arte arkitektoak arduratzen ziren gehien bat, baina komunikazioan adituen laguntzarik gabe. Azken urteetan gure inguruan begiratzen badugu, edifizio enblematiko ugari ditugu eta arkitektura indar handia hartzen hasi da, besteak beste Bilboko Guggenheim-a, Gasteizko Katedrala, Donostiako Kursaala… Gainera materialek ere askoz garrantzia handiagoa hartu dute, milaka material ditugu: PVC-a, diboia, metakrilatoa, eta abar.

AZKn bi proiektu interesgarri egin ditugu azken urte honetan: Arrasateko Kulturate eta Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxea. Bietan esan dezakegu komunikazio korporatiboa egin dugula, hau da, komunikazioa lekuan bertan, in situ. Bi helburu bete ditugula esan genezake:

  • Markaren identitatea enpresan kokatu dugu, denok ikusteko moduan.
  • Seinaletika informazio gisa, jendeari orientatzen lagundu diogu, zerbitzu publikoaren funtzioa hobetzea lortu dugu.
  • Aurten, beste seinaletikako proiektu batean ere sartuta gaude, Garaia Berrikuntza Guneko seinaletikan. Bertan, barnealdeko eta kanpoko seinaletika ari gara lantzen. Bi seinaletika oso desberdinak, zerikusi handirik ez dutenak: bat barnealdekoa, goian aipatu ditudan bi helburuekin, eta kanpoaldekoa guztiz desberdina, materialak, kokapenak… eta helburuz ere guztiz desberdinak.

    Komunikazio tresna honek, gainera, itsuei braille-arekin, gorrei soinuaren bitartez, eta abar, laguntzen die.

    Baina guzti hau idazten nabilela, galdera hauek etorri zaizkit burura:

  • Badago komunikazio tresna hobeagorik enpresa batendako? eguneko 24 orduak komunikatzen ari den tresna bat da. Kanpoaldeko seinalektikan berriz, gauez eta egunez komunikatzen du, enpresara ez daukagu sartu beharrik.
  • Tresna hau enpresak kontrolatzen du. Badakizue zenbateko kostua duen iragarki batek telebistan? eta seinaletikak?
  • Gogoeta moduan bi galdera hauek egiten ditut. Eta gainera komunikazio enpresei, arkitektoei, aparejadoreei… tresna hau kontuan izateko deia egiten diet.

    Comentarios

    Esta vez lo han puesto complicado para los no-euskera parlantes (espero haber escrito correctamente "euskera")

    Eraikinen arkitektura sekulako komunikazio tresna da. Horrela, diseinu arkitektonikotik hasita (lehenengo marrazki hutsetik) materialen eta aplikazio ezberdinetik pasatuz, dena komunikatzen du.
    Komunikatzeko ikuspuntu korporatibo batetik hartuta, ez du gauza bera transmititzen, edo ez du eraikinaren erabiltzailean efektu bera sortzen, adibidez: burdina edo egurra erabiltzeak. Modu honetan, burdina ikutzeak edo bakarrik begiratzeak, batzutan, hotza edo bestelako sentzazioak sortu dezake. Egurrak goxotasuna, berotasuna eta bestelakoak. Batzutan alderantzizko joerak ematen dira. Nire ustetan, eta zorionez, arkitektoek kontutan izaten dituzte (gero eta gehiago) kriterio estetikoak, eta ez soilik funtzionalak edo erabilgarriak.
    Ildo horretan, eraikinak diseinatzerakoan seinaletikak ere (eta seinalizazioak) gero eta garrantzi gehiago izango dute, zorionez. Komunikatzeko bide finko eta egonkor honek, hasieran, diru inbertsioa "gordina" suposatzen du . Baina epe motzean diru hori komunikazio inpaktu zuzenetan jasotzen dugu, askotan kanpaina asko baino eraginkorragoak direnak.

    La arquitectura de los edificios es sin duda, un destacado elemento de comunicación con impacto directo. Partiendo del puro y duro diseño arquitectónico (empezando desde los primeros bocetos), pasando por los materiales y las distintas formas y aplicaciones, todo comunica.
    Así, enfocándolo desde un punto de vista de comunicación, no genera el mismo efecto en los usuarios de un edificio utilizar madera o metal en la construcción de un edificio, o en determinados soportes estéticos. Tanto el sentido del tacto, la vista, etc…pueden generar sensaciones similares al frío, soledad,…etc (en determinados casos), si utilizamos elementos metálicos. La madera puede transmitir cercanía, calor,…en otros. En ocasiones se produce el efecto contrario, pero en resumen, creo que cada vez más los profesionales relacionados con la arquitectura, el diseño, la construcción,…valoran criterios estéticos, y no sólo funcionales. En este sentido, la señalética externa e interna (y la señalización…) tendrá paulatinamente mayor presencia. Se trata de modos de comunicación y transmisión que suponen una inversión “cruda” de dinero, pero que en un plazo corto-medio son más efectivos que muchas campañas en medios frente a determinados públicos.

    Publicar un comentario