Últimos Comentarios




Inicio

Artea kalean

Copia de IMG_2402.jpg


Atzoko igande euritsuan, lagun batek mesede bat egiteko eskatuta, Atxabaltako futbol zelaira joan naiz. Bertan, Diario de Alava egunkaria ikusi dut mahai gainean eta begiradatxo bota diot.
Arte reciclado artikuluak atentzioa deitu dit. Gasteizen hainbat kaleetan artista anonimo batek hiri-altzariak erabiliz faroak, bolardoak…. Edding rotuladore mitikoa edo txintxeta bat simulatuz bere amari mezu bat utzi dio.

Bertako biztanleek harrituta hartu dute mota honetako artea eta ikusmiraz egunero begiratzen dute kalea ea beste artelan berririk dagoen.
Honekin jarraituz, gogoratu naiz, jada urtebete nire inguruan ere honelako artelanak daudela. Urkulura kirola egiten joaten naizenean bi margolan daude bata hasieran, guraize batzuk errepidearekin bat datorrena eta bestea urtegi erdian gizon zauritu bat. Inguruarekin bat datorrela dirudi. Edonola edozein lekutan aurki dezakegu artea eta edonork eginda.
Baina galdera hau datorkit burura, edozein lekutan eta edozeinek egin ditzake horrelako artelanak? Denok bihurtu gaitezke artista anonimoak? Baina hau da gure kaleak edo inguruak merezi duten tratua?

Publicar un comentario