Últimos Comentarios

>> Enpresek ere Twitter erabiltzen dute
Agurtzane Elkoro | 13.04.2009 21:46
>> Enpresek ere Twitter erabiltzen dute
Arantza Jausoro | 08.04.2009 18:10
>> Enpresek ere Twitter erabiltzen dute
jbergara | 07.04.2009 18:10
>> Enpresek ere Twitter erabiltzen dute
Josu Bergara | 07.04.2009 13:30
>> Enpresek ere Twitter erabiltzen dute
Asier Lozano | 07.04.2009 09:32
>> Enpresek ere Twitter erabiltzen dute
Sergio Monge | 06.04.2009 20:02




Inicio

Enpresek ere Twitter erabiltzen dute

twitter.jpg


Joan zen astean irakurri gabe nituen artikulu batzuk irakurri ondoren, hau da twitterreko feed-ak … gero eta bezero gehiagok erabiltzen duten tresna honi buruz idazteko denbora apur bat hartu dut.

Gure bezeroen artean hiru ditugu jadanik; Arizmendi Ikastola, Mondragon Unibertsitateak eta Garaia Berrikuntza Gunea. Batzuk eguneroko informazioa zabaltzeko erabiltzen dute, adibidez; Mondragon Unibertsitateak, Arizmendi eta Polo Garaiak.

Baina badaude beste batzuk, gai konkretuagoetarako erabiltzen dutenak ere. Adibidez, Salamancako Unibertsitateak irratsaioen berri ematen digu. Beste adibide bat joan zen astean aztertu nuena, artikulu baten sustapena egiteko, bertan iPod Shuffle baten promoziorako, beste batzuk lanerako tresna giza erabiltzen dute, lankideen edo bezeroen artean URL garrantzitsuenak edo interesgarriak pasatzeko. Ipar Ameriketako enpresa askok beraien bezeroekin hitzegiteko erabiltzen dute, baita barneko pertsonalgoak enpresako dudaren bat badauka argitzeko, Dell enpresaren kasua da.

Tresna honekin komunikabide gehienak ere euren berriak zabaltzeko erabiltzen dute, EITB, goiena publizitate munduan eguneroko berri jakin gura badugu, museo baten berri jakin gura badugu… horrela milaka eta milaka adibide ditugu.

Baina askoren galdera izango da, zer da twitter? Nik ez dizuet orain azalduko, bideo hau zuek ikustea gustatuko litzaidake, ingelesez dago baina bertan oso ondo ulertzen da. Nik esan diezadakezuen gauza bakarra da, marka baten salmentarako tresna oso garrantzitsua bihurtuko den tresna baten aurrean gaudela, orain arte gure marka zabaltzeko egin behar genituen komunikazio estrategia berri bat daukagula gure aurrean … Baina gauza bat garbi daukat, tresna hau erabiltzeko enpresen markak lantzen ditugun pertsonok imaginazioari apur bat lan gehiago eman beharko diogula, beste salmenta modu bat zabaltzen ari zaigu gure aurrean.


Baina komunikazio enpresak komunikazio estrategia aldatu beharra badaukagu, bezeroak ere pentsatzeko modua asko aldatu behar du. Mentalitate zabalagoa izan behar dute, munduari, langileei, bezeroei… zabalik egon behar dira.

Prestatuta daude?

Nik galdera botatzen dut, orain zuen erantzunak nahi ditut. Gura duenak hemen erantzun dezake eta bestela nire twitterrean zuzenean.

Comentarios

Nire ustez elkarrizketak sortzeko trezna izan daiteke. Modu aktiboki pertsona berrikekin harreman jartzeko (follower gehiago lortzeko eta marka irudia lantzeko).

Oraindik ez daukat oso argi (ez azaltzeko, behintzat) baina ahal dudanean bezero batekin forgatuko dut.

Sareblog-en nahiko erabiltzen dugu Twitter, batez ere argitaratzen ditugun sarrera interesgarrienak bultzatzeko.

Bestaldetik, Panda Security-ko zenbait langile eta zuzendaritzako askok erabiltzen dute orain Twitter.

Argi dago, sare sozialak gero ta indar gehiago dutela. Ez twitter bera bakarrik, facebook, tuenti, myspace, eta beste batzuk gure eguneroko bizitzaren zati bat hartu dute.

Batzutan alde pertsonala, intimoena eta informalena, baina beste askotan helburu profesionaletarako erabiltzen ditugu.

Beraz, zeugaz guztiz ados, sare sozialetan sartzen diren enpresek beste aukera berri asko izango dituzte merkatura heltzeko. Hori bai, nire ustetan behintzat, publikoen nahiak eta helburuak ondo ezberdindu beharko dituzte .

Beste bideo honetan nahiko ondo agertzen dituzte Twitter-a larregi erabiltzearen ondorioak. Beraz, aurrera Twitter-ekin, baina kontuz gehiegikeriekin!
http://www.youtube.com/watch?v=NlZcHwsa6CU

Zoriontzeko da gai honi buruz euskeraz idaztea.
Gehiago beharko genuke.

Beste kontu bat. Gure enpresen markak twitterren erregistratu nahi baditugu hemen duzue helbidea. http://www.registromarcastwitter.com/.
Beraz tresna honek oraindik eta indar gehiago dauka.Marka irudia lantzeko tresna.

Publicar un comentario