Nora zoaz?
Josu Bergara gure lankideak bere bigarren diskoa atera du: Nora zoaz? izenekoa. Josuk txiki-txikitatik jaso du, familia giroan, musikarekiko zaletasuna, eta klasikoan hasi zen, biolontxeloa jotzen. Ikasketa hauek oinarri, bere bideari ekin zion, kantautorearen senari eutsiz, eta pop-rockaren eremuetan murgilduz.
Diskoari izenburua ematen dion kanta: Nora zoaz?, irratietan arrakastatsua izateko osagai guztiak ditu: letra pegadizoa, melodia, piano jostalari hori...bideoa, "Niño Líquido Films"-ek eginikoa, zoragarria da, eta oso ondo islatzen du Josu Bergararen musikaren espiritu eta estiloa.
Diskoan beste 9 kanta daude, batzuk intimistagoak, beste batzuk pop-rock klabe horretan. Azkena, Lapatzatik izenekoa, Ea bere jaioterriari egindako omenaldia dugu, bertan bere aitak, anaiak eta osabak parte hartzen dutelarik.
Gaur egun asko aipatzen da sormena, kreatibitatearen garrantzia gizartearen arlo guztietan. Nola ez da sortzaile izango bere eguneroko jardun profesionalean, horrelako disko bat konposatu eta abesten duen tipoa?
Aupa Josu!

Branding
Diseinua
Internet
Komunikabideak
Marketing
Publizitatea
Tutti-Frutti
Estrategia y comunicación
Tendencias
Tipografía y diseño


Comentarios
Buenoooo, hurbiltasuna eta lagunak garela igartzen da zure hitzetan...jeje. Milesker Juan Luis!
Egia esateko musikaren munduak asko emateak eskatzen dizu baina batzutan oparitxoak jasotzen dituzu. Horrelako bat izan da nire diskoa plazaratu ahal izatea, eta emaitzarekin benetan pozik nago.
Diskoa erosi... ;-) edo informazio gehiago nahi izanez gero twitter, myspace eta facebook-en josubergara bilatu eta harremanetan jarriko gara.
Publicado por: Josu Bergara | Uztaila-Julio 3, 2009 10:17 AM
Kantauri, eres the best.
Hemendik MTVraino.
A triunfá.
Los ex
Publicado por: Tus ex | Uztaila-Julio 3, 2009 01:16 PM
Ossssso polita!
Publicado por: Patxi | Uztaila-Julio 3, 2009 10:20 PM