Publizitateak ez ditu salmentak handitzen

Duela aste batzuk bezero batek “salmentak handitzea lortzen ez badu, publizitate kanpaina bat ez da ona” esan zidan.
Komentario hau oso arriskutsua iruditu zitzaidan eta asko pentsarazi zidan, ez baitzen hau entzuten nuen lehenengo aldia.
Produktuaren bukaerako salmenta faktore askoren menpe dago, besteak beste produktu beraren kalitatea, prezioa, edota banaketa.
Publizitateak epe luzera markaren eraikuntza egiteko balio du, produktuari baloreak atxikitzea lortzen du, erosketa erabakian erabakigarria den papera jokatzen duten balore ukiezinak hain zuzen ere.
Beraz, publizitatea epe motzera salmenten arabera bakarrik neurtzea akats handi bat da, eta gainera epe luzerako ikuspegi estrategikoa edukitzea galarazten du: markarekiko afinitatea, ospea, eta dudarik gabe, publizitate kanpaina bat arrakastatsua izan den jakiteko aztertuak izan behar diren komunikazioak produktuari hornitzen dizkion baloreak.

Branding
Diseinua
Internet
Komunikabideak
Marketing
Publizitatea
Tutti-Frutti
Estrategia y comunicación
Tendencias
Tipografía y diseño

