Dastatu zure marka!

Branding-ari buruzko ezagutza eta bizipenak partekatzeko VI. Branding Jardunaldia antolatu dugu, ekainaren 2rako Donostiako Kursaalean.
Zeintzuk gara antolatzaileak? AZK, MUko Enpresagintza Fakultatea eta Gipuzkoako Ganbara. Eta aurtengo gaia? gure gastronomiaren zapore onenekin osatu dugu menu goxo bat, aisialdi eta turismo ukitu batekin. Sentsazioak, zaporeak, usainak... 5 zentzumenekin dastatzeko jardunaldia izango da aurtengoa, baietz zure gustukoa izan!
Iosu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektoreak, Gipuzkoako Ganberako Berrikuntza eta Ezagutza zuzendaria Ana Ugaldek eta Dani Miguelez AZKko bazkide fundatzaileak ongi etorria egin ondoren, Gastronomiako marketan aditua den Xabier Olivek hitzaldi nagusia eskainiko du.
Ondoren, industriaren mundutik ikuspuntua emateko, De Dietrich - Grupo Fagor Brandt-eko Alvaro Boadaren txanda helduko da. Eta, ohi denez, kontsumoko marka bat ezin falta VI. Jardunaldi honetan. Horra hor, Elen Orcolaga Angulas Aguinaga markaren zaporearen inguruan mintzatuko zaigu.
Eta topa egiteko, errioxa on bat baino hobeagorik bai? Jose Luis Lapuente Errioxako Jatorri Izendapeneko ordezkariak azalduko digu marka onen nondik norakoak. Eta bukatzeko, bi lagun interesgarri buruz buru mahai ingurua girotzeko: egun ostalaria den Fernando Goñi pilotari ohia, Quinto Real Hoteleko bere esperientzaren berri emango diguna, eta A Fuego Negro jatetxeko Amaia Garcia. Moderatzailea MUko Enpresagintzako Amaia Aizpurua.

Branding
Diseinua
Internet
Komunikabideak
Marketing
Publizitatea
Tutti-Frutti
Estrategia y comunicación
Tendencias
Tipografía y diseño

