Izena

izena

Edozein negoziotan izenak garrantzia handia du, marka batek izan dezakeen alderdi baliotsuena izateraino.

Inguruko norbaitek seme edo alaba bat izan behar duenean esaterako, ia derrigorrezko egiten zaigun galdera izaten da hurrengoa: Nola deitu behar diozue?

Markek, negozioek, enpresek, zerbitzuek, erakundeek… galdera bera egiten ote diete haien buruei sortzera doazenean? Ez da kontu hutsala honakoa, edozein marka hastapeneko urrats (garrantzitsua) baizik.

Baina zer da izena? Wikipedian zera jartzen du: Hizkuntzalaritzan, izena izaki, gauza edo haien multzo bat adierazteko erabiltzen den hitza da. Gaztelaniazko bertsioan “para distinguirlo de otros” esaldia ere gehitzen zaio…

Izena markaren enbaxadorea da, aurkezpen txartela. Eta zein da izen egoki bat? Sinpleak, errazak, zehatzak, intuitiboak direnak (Urmeneta etorri eta Kukuxumusu esan arte…)

Izenak, hartzaileari (bezeroari sarri) enpresa, erakunde, produktu edo zerbitzua ulertzeko orduan input lagungarri bat behar du izan. Arkakusoaren musua-z gaindi, izenak salgarria izan behar du, ulerterraza eta errepikakorra, gogoan izan dezagun eta erosketa prozesuan presente izateko. Gainera, bezeroari emozionalki kontaktatzea ahalbidetzen du.

Laburbilduz hau da Urmenetari esan ziotena (eta hari pareko belarri zulotik atera zitzaiona):

  • Esateko eta letreiatzeko erraza izan behar da
  • Ozenki esateko erraza izan behar du
  • Gogoragarria
  • Ahalik eta motzena

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.