360ºko Komunikazioa eta Brandina

comunicacion 360º

Marka bat, irudiz, bereizgarri bat da; kontzeptualki, harreman eredu bat. Brandina zer da orduan? harreman errentagarri hauek eraiki eta aktibatzeko modua.

Marka bakoitzak bere soluzioa dauka. Harreman-gune bakoitzean modu ezberdin batean gauzatzen dute hartu-emana publikoekin, kontsumitzaileekin eta inguruarekin. Hau dela eta, proiektu integralak izan behar dute eta 360ºko komunikazioa egin beharra dago.

Gaur egun komunikazio ona egite soilak ez du balio erantsirik; gaur egun zer saltzen dugun, non saltzen dugun, nola eta non egiten duten, nola egiten den banaketa, gure bezeroa zein den… galdera guzti hauek komunikazio kontzeptuak bihurtzeak du balio erantsia.

Komunikazio kontzeptuak publiko gehienari heltzeko, kanal desberdinetatik, hau da, 360ºko komunikazioa egin beharra dago, online eta offline.

Ekintza guztiak koordinatuta egon behar dira: publizitate kanpainak, webgunea, barne komunikazioa, eta abar.

Fernando Véliz Montero, ‘Comunicar‘ liburuan 360ºko komunikazioari buruz dioen bezela:

“Comunicar en 360º es generar diálogo interno (jefaturas, trabajadores, gerencias…) y externos (clientes cautivos y potenciales, medios de comunicación, etc) coherentes y consistentes en el tiempo. De esta forma las 360º buscan fortalecer internamente el quién soy yo (identidad), y externamente el cómo me ven (imagen y reputación)”.

Uste dut edozein enpresa edo erakundetan 360ºko komunikazioa beharrezkoa bihurtu dela, bezeroarekin momenturo hitz egiteko. Barne eta kanpo ekintzek mezu bera izan behar dute eta gainera denboran luzatu behar ditugu, bezeroarekin harreman gehiago izateko.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.