¿Qué recordamos las personas?

marketing_emocional

Hace años, el juego de la publicidad consistía en publicitar una marca, hasta que conseguía el nombre suficiente como para vender mucho, para poder publicitarse aún más. Este círculo vicioso acabó cuando nos vimos bombardeados por la publicidad. La saturación hizo que sólo los anuncios más originales, creativos, y en resumen, especiales, tuviesen verdadero éxito.

Por lo tanto, hubo un cambio considerable en las reglas del juego, y con el tiempo ha ido a más, ya que cada vez la saturación publicitaria es mayor.

Enciende la TV y comprobará que ningún anuncio es puramente racional. Todos unen su producto o servicio a un sentimiento, a unos valores. De esta manera, dependiendo de la cantidad de sentimientos que produzca un anuncio, resultará más o menos memorable. Esta teoría está basada en un principio del neuromarketing, que define a nuestro lado emocional como al que crea recuerdos. Si quieres comprobar esto, párate a pensar en los mejores momentos con tus amigos. Sea alegría, miedo o sorpresa…siempre tendrán emociones de por medio

Puede que cuando hablemos de publicidad emocional te vengan a la cabeza los anuncios de Navidad, pero no tienen por qué ser todos los anuncios de ese estilo. Cuando un anuncio rompe con lo que nos esperábamos, llama nuestra atención, y se cuela en nuestros recuerdos. Esa sorpresa, puede provocarnos desde miedo hasta risa, lo que hace de la publicidad algo versátil y creativo.

 

 

Con tanta saturación, la publicidad que cumple sus objetivos y además resulta memorable, tiene que ser especial. Esto significa desmarcarse del resto. 

 

Kirol elkarteak eta komunikazio beharrak

hitzaldi-zikloa-blog

Zure Kirol elkartearen komunikazioa alorra hobetu nahi? izenpean hitzaldi zikloa antolatu dugu, Debagoieneko Mankomunitatea eta Arteman komunikazio agentziarekin batera. Hitzaldi zikloa kirol elkarteetako entrenatzaile zein arduradunei, kirol esparruko enpresetako kideei, komunikazioko ikasleei eta, oro har, komunikazioan interesa duten guztiei zuzendurik dago.

Hiru hitzaldi izango dira guztira, hona egitaraua:

  • Azaroak 8, ‘Zergatik landu kirolean marka?, ¿Por qué trabajar la marca en el deporte?’. Hizlariak: Xabi Igoa (AZK) eta Gemma Baqué, ‘Eibar K.E. marka. Marca S. D. Eibar’. Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan,  Arrasate, 18:00.

 

  • Azaroak 15, ‘Sare sozialak – komunikazio estrategia. Redes Sociales – estrategia de comunicación’ eta Arrakasta Kasuak: Jabier Otermin (Super Amara Bera Bera) eta Amaia Castresana eta Livia López (Araski). Hizlaria: Aida Solores (Arteman). Bergarako Udal Pleno aretoan, 18:00.

 

  • Azaroak 22, ‘Babesletza estrategiaren gaineko mahai-ingurua. Mesa redonda sobre estrategias de patrocinio’. Gonbidatuak: Susana Azpilikueta (Mondragon Unibertsitatea), Raul Garcia (ULMA), Ane Bergaretxe (AMPO) eta Kepa Koldo Ortiz de Urbina Estivariz (Laboral Kutxa). Oñatiko Santa Ana aretoan, 18:00.

 

Izena eman: debagoiena.eus 

 

Joana Mantzisidor: “Ikusi eta ikasi nahi nuen publizitate agentzia batek barrutik nola funtzionatzen duen”

joana-copia

Joana praktikak burutzen ibili da gure agentzian eta elkarrizketa honekin hobeto ezagutuko duzue bera, bereziki artearekin eta sormenarekin duen harreman estua.

Lehenik eta behin, aurkeztu zure burua. Nor da Joana Manzisidor? 

35 urteko arrasatearra. Gehien gustazten zaidana graffitiak margotzea da. Lagunekin gelditu eta norabait egun-pasa joatea, pareta margotu, musika entzun eta garagardoren bat edatea. Bizikletan bidaiak eta txangoak egitea ere oso gustuko dut.

Zer ikasi duzu?

Hasiera batean marrazketa teknikoa ikasi nuen Mondragon Unibertisitatean eta urte batzuk eman nituen Ulman lanean; baina ez zen benetan gustoko nuen lan bat, ez baitzidan sortzeko aukera handirik ematen. Ondoren, Arte Ederrak ikasi ditut Leioa, Atenas eta Bartzelonan. Iazko ikasturtean Diseinuko kurtso bat burutu dut Bastida Akademian, Arrasaten.

Praktikaldian zaude orain, zer nolako lanak burutzen ari zara?

Diseinuko kurtsoan ikasitakoa praktikan jartzen dihardut. Lehenengo Photoshoparekin ibili nintzen argazki batzuei ukituak ematen, ondoren Indesign programarekin katalogo bat egin ahal izateko. Orain Illustratorarekin postal batzuen diseinuan nabil. Software guztiak praktikan jartzeko aukera izan dut, beraz.

Zergatik aukeratu zenuen AZK?

Inguruko publizitate agentziarik potenteena delako eta, bertakoa izanik, lan ta bezero batzuk ezagutzen ditudalako. Ikusi eta ikasi nahi nuen barrutik nola funtzionatzen duen.

Zer inpresio duzu AZK agentziari buruz?, nolakoa da enpresa barrutik?

Espazio fisikoari dagokionez erakargarria da oso, kontzeptu irekia; giroa benetan familiartekoa da, bai espazio irekiagatik, bai talde lanean egiten dituzten proiektuengatik.

Zeintzuk dira zure asmoak etorkizunerako, ikasten jarraitu, lanean hasi…?

Ikasten beti ta baita lanean ere. Berez muralismo ta graffiti dekorazioan jarduten dut, baina hauek lan puntualak izaten direnez, diseinuaren munduan muturra sartzen saiatuko naiz.

Non ikusten duzu zure burua urte gutxi barru?

Gaur egun nagoenetan oso gustura bizi naiz, beraz ez zitzaidan axolako urte batzuk barru berdin jarraitzea. Beti nabil proiektu ezberdinekin esku artean eta horrela ez dago aspertzerik! Jende eta toki berriak ezagutuz, besteak beste.

Trapagaff ekitaldirako egindako graffitia, Trapagaranen.

Trapagaff ekitaldirako egindako graffitia, Trapagaranen.

Julen Onandia: “Askoz hobeto ikasten da eginez”.

julen-onandia

Julen Onandia praktikak burutzen ari da gurean irail hasieratik eta, guztira, hiru hilabete emango ditu gurekin. Elkarrizketa honekin hobeto ezagutuko duzue Julen.

Lehenik eta behin, aurkeztu zure burua.

Julen Onandia dut izena, eta 19 urteko gazte arrasatearra naiz.

Zer ikasi duzu eta non.

Marketing eta Publizitatea ikasi dut, AZK-ra heldu baino lehenago, Donostiko Nazaret Zentroan egindako bi urteko zikloan.

Praktikaldian zaude orain, zer nolako lanak burutzen ari zara?

Praktikak hasi baino lehen, argi nuen zein zen nire helburua: denetarik egitea. Honen ostean lanean hasiko naiz, baina lehenago nire afizioak eta trebetasunak zehaztea nahiko nituzke (prozesuan nago), erosoen egiten dudan lana zein den ikusteko. Horregatik, oso pozik nago egindako lanekin, apur bat denetarik eginda nire trebetasunak probatzen eta hobetzen ditudalako. Laburtzen, sare sozialak, web orriak, diseinua eta edukiak ari naiz ikusten.

Zergatik aukeratu zenuen AZK?

Publizitate agentzia txikiago batean lan egin nuen duela urte bat, eta egia esan tamainako proiektuak eskuen artean edukitzeko gogo handiak bultzatu ninduen AZK-ra. Enpresaren itxura ona ere faktore garrantzitsua izan zen, profesionaltasuna bilatzen nengoelako.

Zer inpresio duzu AZK agentziari buruz?, nolakoa da enpresa barrutik?

Argi dago eskarmentu handiko agentzia dela, eta hori nik egunero berresten dut. Bestalde, giro ezin-hobea dago lan gogorra egiteko, alaitasuna alde batera utzi gabe.

Zeintzuk dira zure asmoak etorkizunerako, ikasten jarraitu, lanean hasi…?

Lehen esandako moduan, lanean jarraituko dut. Nire 19 urteko esperientziak erakutsi dit askoz hobeto ikasten dela eginez, beste edozer baino.

Non ikusten duzu zure burua urte gutxi barru?

Ez dakit. Gaur egun bakarrik orainaldian bizi naiz. Esan beharra dago alternatibak hainbeste direla, ez duela merezi denbora honetan pentsatzen pasatzeak. Gainera, ziurgabetasunaren eremuan arrain bat uretan aurkitzen den moduan aurkitzen naiz ni, eta horrela jarraitzeko asmoa dut.

Orain bideo marketina

bideo_marketin

Gogoan dut, nola duela hamar-hamabi bat urte, artean Youtube jaio berria, ekoiztu genuen bezero batentzat bideo korporatibo horietako bat. Denbora hegan doa, baina oraingo egoerarekin alderatuz gero, bideo korporatibo bat ekoiztea egundoko abentura zen orduan. Itzela.    

Sei minutuko alea ekoizteko, lauzpabost hilabete eman genituen, grabazio saio amaigabeetan. Garai hartan, enpresa batentzat horrelako bideo bat ia bizi guztirako zen. Alde batetik bestera mugitu beharreko tresneria oso astuna eta garestia zen, lan egiteko erritmoa oso motela eta aurrekontuak, ondorioz, gaur egunekoak baino dezente handiagoak.    

Zorionez, gauza asko eraldatzen doaz eta Bideo Marketin kontzeptu bera aldatu da, zerbait malgua eta arina bihurtuz. Internet, lehenengo, eta sare sozialak, ondoren, pizgarriak izan dira eta gaur egun enpresa eta marka gehienak hasi dira ulertzen ikus-entzunezko komunikazioak ezinbesteko lekua duela euren marketin estrategietan. Marketin eta marketin online artean bereizterik ez dagoen honetan, 2018. urtean bideo onlinek interneteko trafiko guztiaren %84a suposatuko du.

Dagoeneko, gainera, produktu duin bat lortzeko ez da beharrezkoa arbasoen herentzia osoa xahutzea. Are gehiago, kasu batzuetan bideo iragankor bat ekoizteko telefono mugikor on batek balio dezake. Edizio-programak ere, gero eta errazagoak dira eta baliabide guztiak, oro har, eskuragarriago.

Panorama honen aurrean, ez dago aitzakiarik gure marka, enpresa edota erakunderen komunikazioan ikus-entzunezko edukirik ez sartzeko. Ondoren, kontuan hartzeko hainbat aholku samur ekiten hasteko:      

  • Ikusleak bideoa bukatu barik uztea izan daiteke Bideo Marketin -aren etsairik handiena. Lehen segundoak zirt edo zartakoak dira: hasi indarrez eta adierazi oso argi lehen unetik zein den mezu nagusia.
  • Bideo Marketin ekintzetan marka baloreak modu naturalean agertu behar dira, edukiak markarekin bat eginez.
  • Estrategia ona izan daiteke bezeroa protagonista bihurtzea. Testigantza errealetan oinarritutako bideoak egitea taktika bikaina izan daiteke.
  • Komeni da azpitituluak edo testua sartzea, jende askok soinurik kenduta jasoko baititu bideoak mugikorretik.
  • Umorea hizkuntza unibertsala dugu. Bideo Marketin edukiak zabaldu eta biralizatzen laguntzen du.
  • Bideo Marketin aleko azken urratsak ekintzarako deia behar du izan: harpidetzak, informazioaren eskaera, katalogo jaistea, eta abar.