Aurreikuspen onenekin hastekoa zen #enpresarean azoka pasa den ostegunean, urriak 23, eta gu ere baikor joan ginen Kursaalera.
Rober Gutiérrezek (@robergutierrez ) enpresa ikuspegi batetik jorratu beharreko ekimentzat jo zuen Enpresarean, eta hala ekin genion goizari.
70 enpresatik gora bilduko gara biharko #Enpresarean azokan – http://t.co/ptdWgsgvC4 Egitaraua hemen: http://t.co/gSy1QfnJq3
— Rober Gutiérrez (@robergutierrez) October 22, 2014
Hasteko, mahaiaren bueltan bildu ziren Gaindegiako Imanol Esnaola (@Imanolesna), Laboral Kutxako Josu Arraiza (@arraizajosu), Azaro Fundazioko eta Lea-Artibai Garapen Agentziako Ainara Basurko (@abasurko), ADEGIko Xabier de la Maza (@condedelamaza)eta Jean-Louis Haringardoquy, Ipar Euskal Herriko Hemen elkarte ekonomikoko zuzendaria. Guztiek bat egin dute hausnarketan eta etorkizunera begira bidai-orri antzekoa idatzi dute: “lehiakortasuna sustatzeko elkarlana berrikuntzan eta kalitatezko zerbitzuetan”.
Bigarren mahai inguruan komertzio elektronikoa izan zuten berbagai, hurrengo boskoteak: Jabi Asurmendi (@jabiasurmendi), Gari Araolaza (@garaolaza), Iruri Knorr (@iruri), Arkaitz Sukuntza (@arkaitzsukuntza) eta Mikel Aranburu (@EHkoPLAZA). Jarraian, hainbat enpresa eta erakundek hitz egiteko aukera izan zuten. Batzuk “Arin-arin” izendatutako formatupean (3 minutuko iraupenarekin) eta beste batzuk pixka bat gehiago luzatzeko aukerarekin. Horren adibide da @EGAMASTERTOOLS Gasteiztar enpresa. Aner Garmendi, Zuzendari Orokorra enpresen nazioartekotzearen inguruan mintzatu zen:
Aner Garmendiak @EGAMASTERTOOLS ingurune arrotzetan nola lehiatu adierazteko animaliak baliatu ditu #enpresarean pic.twitter.com/qtR9UJUQmc — AZK (@brandingAZK) October 23, 2014
Guk “Arin-arin” formatuari heldu genion, argazkian ageri den bezala errugbi jokalariek bota gintuzten arte AZKn zer egiten dugun azaltzen saiatu ginen.
Xabi Igoa @brandingAZK : “Marka bakarra da eta besteengandik bereizten ahalegintzen gara” #enpresarean
— EnpreSarean (@enpresarean) October 23, 2014
Amaitzeko, Deustuko, Mondragon Unibertsitateko, Euskal Herriko Unibertsitateko eta HETEL erakundeetako ordezkariak. Nolakoak behar du izan etorkizuneko ikasleak? gaitzat harturik jardun ziren.
Argazki gehiago ikusteko: https://www.flickr.com/photos/28622504@N06/sets/
Argazkiak: @artemankomunika