Diseinua bilaketaren emaitza.

Antzinako amerikanuak

kartela-web.jpg
Publizitate-kartelak bere mezua modu zuzenean igorri behar du, hartzailearen arreta istant batean harrapatu ahal izateko: oihu baten potentzia eta kolpe siku baten indarrarekin.
Gainera, halako batasun estetikoa zein komunikatiboa lortu behar da kartela osatzen duten elementu guztien artean: testua, letra tipoa, kolorea eta irudia, alegia.
MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatetik beraien Literatur Astea (aurten egun bakarreko Topaketa izango da, azaroaren 11ean) iragarriko duen kartela egiteko enkargua helarazten digute, urtero urtero. Eta guk, egia esan, pozaren pozez hartzen dugu lan hau.

(gehiago…)

Barruan daramagu

logo araba.jpg
Joan zen domekan Araba Euskaraz jaia ospatu zen Armentian. AZK Komunikazioan, iaz Kilometroak 05eko leloa eta kontzeptu grafikoa sortu genuen eta, aurten, Araba Euskarazeko logotipoa landu dugu. Horrelako lanetan, zer publikoarengana zuzentzen garen kontutan harturik, gako bereziak erabili behar dira.

(gehiago…)