Erakunde baten ausardia

athletic.jpg
Publizitate instituzionala, ia definizioz, oso kontserbadore eta politikoki zuzena izaten da. Oraingoan, aldiz, Bizkaiko Diputazioak harritu egin gaitu prentsako kanpaina ausart honekin.


Euskal Herriko erakunde tradizionalisten eta ukiezinenetako bat aitzakiatzat hartuta, Athletic de Bilbao, Bizkaiko Diputazioak kulturen arteko mestizaiaren aldeko apustua egiten du bere mezuan. Diputazioak aurreikusten duen etorkizun hurbilean, XXI. mendean bertan, jokalari beltzek (beltz euskaldunek ote?) elastiko txurigorria jantziko dute San Mames berrian. Erabiltzen diren mezuak: gizarte berritzailea, toleranteagoa eta solidarioagoa….nahiko topikoak dira erakunde publiko baten ahotan, baina erabili duen irudia, aldiz, oso ausarta. Mezu topikoak erabiliz, kanpaina borobila lortu du Bizkaiko Foru Aldundiak, inor epel utziko ez duen horietako bat, eta denon ahotan ibiliko dena.
Vaya Semanitaren umorearen eragina ikusten diot nik kanpainari eta, baita ere, azken hilabete hauetan, martxoaren geroztik, bizitzen ari garen mezu politiko baikorren garaia.
Bazterrak harrotuko ditu kanpaina honek, batez ere, talde txurigorriaren zaletuen artean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.