Publizitatearen alde eta kontra

HK.jpgBenedicto XVI.aren jarraitzaile sutsuek dioten bezala, erlatibismoak jotako gizarte dekadentean murgildurik bizi gara. Ezer ez da egia, inork ez du arrazoia, gauza orok bere argi-itzala du. Publizitatearen aurrean ere amodio eta gorrotozko harremana dugu gehienok; komunikazioa jorratzen dugun profesionalok zer esanik ez.


Publizitatearen bi alderdi horiek sekula baino argiago azaldu zaizkit azken hilabetean: errentagarritasun guztia galdu duen mass-media iragarkien saturazioa alde batetik (eta ez naiz Gabonetako perfume spot gogaikarriei buruz bakarrik ari); istorio paregabeak kontatzen dituzten piezak bestetik.
Neoiak Sarean
Ché Guevarak badu zerikusirik pornografiarekin. Erresuma Batuko ikasle batek sortu berri duen esperientziak bi pop ikonoak elkartu ditu, milioi bat pixelez (1000×1000) osatutako unibertsoan. Milliondollarhomepage web orriak iragarkiak ezartzeko lekua eskaintzen du, dolar bat pixeleko salneurrian. Ekimen arrakastatsu horri esker ikasketak uzteko moduko dirutza irabazi du asmatzaileak; mila pixel besterik ez zaizkio hutsik geratzen, egin kontu. Proposamenak iraultza ekarri du antza, eta baditu imitatzaileak jada. Publizitate formatu berri baten aurrean al gaude? Publikoaren erantzunari itxaron beharko.
Gauzak nola egin behar diren
Lanbidearen aurrean itxaropena ez dut zeharo galdu ordea. Oraindik ere gauzak ondo egiten direla ziurtatu ahal izan genuen AZK Komunikazioa enpresako lankideok joan berri den urteko abenduan. Luis Bassat handia izan genuen maisu, publizitate kanpaina politak nola izan behar duen irakastea propio. Arte publizitarioaz gozatzeko beste aukera askoren artean, Eurobest sariak aipatu gura nituzke. Kontinente Zaharrean sormena bizirik dago oraindik ere!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.