Euskal Branding

IMHren (Makina Erremintaren Institutua) gonbiteari helduta, atzo ‘30+10 Mintegian’ hartu genuen parte. Dagoeneko 8. edizioa betetzen dituen ekimen honek hizkuntza kudeaketa enpresan gaia jorratzen du.

Gure agentziaren aldetik, Edorta Azaola zuzendari komertzialak hartu zuen parte  ‘Basque brand, euskalduntasunaren marka: 1.000.000 bezero 20.000 Km2tan, eta mundu osoa zain. Markaren osagai euskalduntasuna duten enpresekin solasean’ mahai-inguruan, Euskal Herria Esnea-ko Julio Ibarrarekin eta Ternua markako Rikardo Idiakezekin batera. Dinamizatzaile lanetan Onintza Irureta, Argiako kazetaria ibili zen.
Ideia interesgarriak plazaratu ziren, eta basque brand-ek denboran zehar bizi duen bilakaeraren nondik norakoak aztertzeko parada izan genuen. Lehen fase batean, markek ofizialtasunaren eta elebitasunaren izenean erabiltzen zuten euskara. Zorionez, etapa hori dagoeneko historiaurrea da eta gaur egun badaude marka batzuk euskara aktibotzat dutenak, eta geure hizkuntza euren brand ADN-ean ondo txertaturik dutenak, Euskal Herria Esnea, Ternua edo Mondragon Unibertsitatea, kasu, bakar batzuk aipatzearren.
Beste kasu batzuetan, publikoaren segmentazioak hezkuntzaren segmentazioa dakar, eta naturaltasun osoz erabiltzen da, kasuan kasuko. Gaiak luzerako joko luke, eta agian egunen batean azterketa sakon bat egin beharko lirateke euskal branding-ari buruz. Baina oraingoz hauxe da guztia, lagunok.

Argazkia: IMH.

 

Erantzun bat “Euskal Branding” bidalketan

  1. AZK(e)k dio:

    Elgoibarreko IMHk eginiko 30+10 mintegiaren laburpena ekartzen dugu honetara. Benekotasuna, jatorria eta koherentzia dira Euskal Brandinaren indarrak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.