Euskal Herriko markak bilaketaren emaitza.

Zoriondu Gabonak Mundukide Fundazioko postalekin

postales Mundukide

 

Mundukide Fundazioko Urri Urizarrek azalduko dizkigu Gabonak zoriontzeko postal digitalen kanpaina berriaren nondik norakoak.

Gabonak gainean ditugun honetan, hasi gara jadanik egoeran jartzen eta urtero bezala, familiakoei, lagunei, bezeroei, hornitzaile eta gertuko hainbat giza talderi Gabon zoriontsuak opatzeko intentzioz keinutxo bat egingo diegu modu batera edo bestera.

Mundu osoan zehar, alde batetik bestera mugituko dira zorion-agurrak,  iparraldetik hegoaldera, hegoaldetik iparraldera eta mendebaldetik ekialdera bezala ekialdetik mendebaldera, munduko txoko guztiak amaraun erraldoi batek elkar konektatuko balitu bezala.

Horixe da Mundukidek  Gabon postalaren bidez luzatu nahi duen mezua. Munduari desiorik onenak zabaltzeaz gain, elkartasun zubi bihurtuko den sare iraunkor eta benetako garaikur bat bihurtzea.

Mundukideko postalarekin, lagun, erakunde eta senideak zoriontzeaz gain, behar handiena duten munduko gizakiekin bat egingo duzu, gure fundazioak zuzentzen dituen elkartasun proiektu sozioekonomikoei indarra eta babesa eskainiaz.

Gabon hauetan egizu bat bihotzak eta buruak sentitzen dutenarekin. Gabon zoriontsuak … denontzat.

Esteka honetan ikus dezakezu nola funtzionatzen duen Mundukide Fundazioaren Gabonetako onlineko postalen kanpaina.

Urri Urizar

Mundukide Fundazioa

 

 

#Enpresarean: Etorkizuneko erronken bila

Enpresarean 2014 AZK

Aurreikuspen onenekin hastekoa zen #enpresarean azoka pasa den ostegunean, urriak 23, eta gu ere baikor joan ginen Kursaalera.

Rober Gutiérrezek (@robergutierrez ) enpresa ikuspegi batetik jorratu beharreko ekimentzat jo zuen Enpresarean, eta hala ekin genion goizari.

Hasteko, mahaiaren bueltan bildu ziren Gaindegiako Imanol Esnaola (@Imanolesna), Laboral Kutxako Josu Arraiza (@arraizajosu), Azaro Fundazioko eta Lea-Artibai Garapen Agentziako Ainara Basurko (@abasurko), ADEGIko Xabier de la Maza (@condedelamaza)eta Jean-Louis Haringardoquy, Ipar Euskal Herriko Hemen elkarte ekonomikoko zuzendaria. Guztiek bat egin dute hausnarketan eta etorkizunera begira bidai-orri antzekoa idatzi dute: “lehiakortasuna sustatzeko elkarlana berrikuntzan eta kalitatezko zerbitzuetan”.

Bigarren mahai inguruan komertzio elektronikoa izan zuten berbagai, hurrengo boskoteak: Jabi Asurmendi (@jabiasurmendi), Gari Araolaza (@garaolaza), Iruri Knorr (@iruri), Arkaitz Sukuntza (@arkaitzsukuntza) eta Mikel Aranburu (@EHkoPLAZA). Jarraian, hainbat enpresa eta erakundek hitz egiteko aukera izan zuten. Batzuk “Arin-arin” izendatutako formatupean (3 minutuko iraupenarekin) eta beste batzuk pixka bat gehiago luzatzeko aukerarekin. Horren adibide da @EGAMASTERTOOLS Gasteiztar enpresa. Aner Garmendi, Zuzendari Orokorra enpresen nazioartekotzearen inguruan mintzatu zen:

Guk “Arin-arin” formatuari heldu genion, argazkian ageri den bezala errugbi jokalariek bota gintuzten arte AZKn zer egiten dugun azaltzen saiatu ginen.

Enpresarean AZK Arin arin

Amaitzeko, Deustuko, Mondragon Unibertsitateko, Euskal Herriko Unibertsitateko eta HETEL erakundeetako ordezkariak. Nolakoak behar du izan etorkizuneko ikasleak? gaitzat harturik jardun ziren.

Argazki gehiago ikusteko: https://www.flickr.com/photos/28622504@N06/sets/

Argazkiak: @artemankomunika