Hiru helburu, gune bakarra

agorrosin.jpg
Agorrosin, Bergarako Ekintza Gune Berriko irudi berria landu du AZK Komunikazioak. Agorrosin lehen Kiroldegia zegoen lekuan kokatzen da; baina Bergarako herriak Kiroldegi soil bat baino, zerbait gehiago behar zuen; eta horrela ulertu dute Bergarako agintariek zein teknikoek: kirola, aisia eta kultura uztartzen duen ekipamendu berritzailea dugu Agorrosin.


Horretarako, hiru elementuk eta hiru kolorek osatutako logotipoa sortu genuen. Berdeak osasuna, bizitza eta aire zabala adierazten du; gorriak, bizitasuna, energia eta emozioa; eta urdinak, ura, kultura eta oreka. Trazu minimalista erabili dugu, figuren artean superposizioak sartuz. Logotipoarekin, dinamismoa eta pozaren sentsazioa adierazi nahi izan dugu eta jarduera fisikoa gauza ludiko, osasungarri eta dibertigarria dela jakinarazi.
Agorrosin uztailaren 3an aurkeztu zen eta, instalazioekin ez ezik, bertaratutako jendea irudi berriarekin oso inpaktatuta gelditu zen. ‘Agorrosin’ bergarar eta debagoiendar guztiak harro egoteko moduko marka berri bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.