Merchandising-a, opari bat baino gehiago

aga

Bulegoan zaude?

Begiratu zure ingurura momentu batez eta zenbatu ikusten dituzun boligrafo, kuaderno, USB memoria eta egutegiak,? Eta zenbat dira “propagandakoak”?

Hitz egin dezagun zuzentasunez, zenbat dira inguruan ditugun “Merchandising” produktuak.

Munduko futbol talde ospetsuenetakoa den FC Barcelonak adibidez, futbolerako baloietatik hasi eta imagina dezakezun azken tontokeria ere egin dezake: albornoz bat, hauts ontzi bat, sardezka bat, platerak, umentzako body-ak…

Zentzuzko edo zentzu gabeko izateaz haratago, funtsean, merchandising-a lizentziaturik dagoen produktua izendatzeko erabiltzen da, imagina, marka edo logo baten pean.

Guk ere sarri egin izan ditugu horrelako lanak, azkena adibidez AGA-rekin batera mobilak kargatzeko bateria eramangarria hau diseinatuz, edo Mondragon Unibertsitaterako edalontziak:

taza

Argi daukadan gauza bakarra zera da: Merchandising-a izendatzeko erabiltzen dugun “propaganda” hitzetik, guztiz despektibotzat jotzen dudana, urrun behar duela produktuak. Kanpainaren parte delarik, marka irudiarekin norantza berean behar du, zuzen eta zintzo.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.