Nor babesten dugu?

equipo 14

Kirol liga gehienak bukatzen hasi dira, eta elkarte guztiak datorren urtera begira lanean gaude. Zein izango da datorren urtean nire elkartearen aurrekontua? Zein babeslek lagunduko digu?

Kirol ez-profesionalean babesletzak gaur egun presentzia handia du, baina ez nahikoa dauden Kirol Elkarte guztientzat.

Kirol Elkarte gutxi batzuentzat babesle bat izatea diru sarrera handi bat da (batez ere gizonezko kirolean). Askotan kirol elkarte batentzat, babesletza bat marka batekin elkartzen bada, horrek kirol elkarteari urteko lasaitasuna ematen dio.

Babesle gisa jarduten duen enpresak, talde edo kirolari batekin erlazionatzeaz gain, hauek parte hartzen duten ekitaldi bakoitzean presentzia izatea lortzen du. Kontuan izan behar dugu, kirol ekitaldi baten jarraipenak, sarri iraupen laburrekoa den arren, jende multzo handi batera heltzeko gaitasuna duela eta hartara, beste edozein publizitate kanpainatan baino presentzia gehiago lortu dezakegula.

Baina aurrez aipatutakoa gutxitan gertatzen da, gehienetan ez dugu babeslerik bilatzen, markek ez dute behar bat bezala ikusten. Enpresak babesletza inbertsio modu batean ikusi behar du.

Enpresek egin beharreko galderak hauek dira: zergatik? nola?,…

Eta guk Kirol Elkarte bezala erantzun beharrekoak:

1.- Marka ezagutzera emango dugu.

2.- Bezero berriak lortuko dituzu.

3.- Enpresa irudia handituko duzu.

4.- Bezeroak fidelizatuko dituzu.

5.- Fiskal kenkariak edukiko dituzu.

6.- Posizionamendua handituko duzu.

7.- Erakunde publikoekin eta gizartearekin harremanak sendotuko dituzu.

8.- Balore batzuekin lotuko zaituzte.

Balorea, oraintxe aipatu dut guzti honetako hitzik garrantzitsuena. Enpresaren baloreak eta elkartearen baloreek bat egin behar dute. Enpresak, talde lana, herriarekiko konpromisoa,… baditu balore bezala, zergatik babestu behar du, kanpoko elkarte bat?

Baina bueno ez nago guztiz gustura idatzitako guztiarekin, guzti hau, orain arte egindakoa da eta esango nuke fruitu aldetik ez duela eman, behar lukeen guztia.

Babesle izatearen irabaziak, dirutan neurtzeaz gain, markaren eta kirol talde horrek transmititzen dituen baloreen arteko ekuazioa ere badelako.

Zergatik ez du Petronorrek Bera Bera eskubaloi taldea babesten?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.