Eleanitzak izatearen arrakalak

Euskara ala gaztelania, zein hizkuntza erabiliko dut sarean? Bata ala bestea aukeratu behar al dut? Eta bi hizkuntzatan argitaratzen badut? Elebakarrak ez du honelako buruhausterik. Baina elebiduna den gizarteari hitz egin behar badiozu, sarritan egingo dizkiozu galdera horiek zeure buruari. Ondorengo lerroetan galdera horiei erantzungo diegu.

Euskara ala gaztelania?

Bataren ala bestearen alde egiteko bi dira kontuan hartu beharreko baldintzak:

  • Publikatzen duenaren hizkuntza irizpideak
    Zure identitatearen, zarenaren, isla izan behar du sareak. Eta izate horren parte bada euskara, komunikatzerako garaian kontuan izan behar duzu. Komunikatzen duzun horretan dagokion presentzia izan behar du euskarak.
  • Publikoaren hizkuntza ezagutza
    Zuk komunikatzen duzu, bai; baina, jendeari ari zara komunikatzen. Kontuan izan behar duzu zure publikoak zein hizkuntza ezagutza-erabilera duen eta berak ulertzeko moduko edukia argitaratu behar duzu.

Publikoak eskertuko du bere ama-hizkuntzan argitaratzea. Baina, kasu batzuetan, targeta elebiduna izango da. Kasu horietan bi aukera hauetako baten alde egin izan ohi da:

  • Irizpiderik gabe tartekatu hizkuntzak
  • Bi aldiz publikatu informazio berdina

Zergatik dira akatsak?

  • Estrategia falta baten erakusle da
  • Post berdinean elebitan argitaratuta: bi hizkuntzetako bat itzalean geratzen da eta zuk ere garrantzia hori ematen diozula islatzen duzu.
  • Post desberdinetan: oso astuna egiten da, jarraitzaileentzako gogaikarria izan daiteke.

Honen aurrean bi aukera daude:

  • Hizkuntza irizpideen baitako estrategia landu: euskarak lehentasuna badu, hori islatu dezala sareak eta gaztelaniaren aldeko hautua egin informazioa jaso behar duenaren gehiengoak gaztelaniaz hitz egiten badu.
  • Bi profil sortu: Bakoitzean hizkuntza batean argitaratu.

Laburpena


Facebooken tresna berriari zukua atera

Facebookek itzulpenak modu automatikoan egin beharrean (aukera hori ere badu) itzulpen propioa egiteko aukera garatu du. Erreminta hori baliatzeak bi onura ditu:

  • Barrura begira, zuk nahi bezala idatzi dezakezu (tonua, edukia…)
  • Kanpora begira, erabiltzaileak nahi duen hizkuntzan irakurri dezake.

Ohikoena ez den arren, itzulpena euskaraz aritzeko aukera ematen du erremintak. Beraz, Euskal Herriko hizkuntza errealitateari erantzuteko aukera ematen du Facebookek. Erreminta honek duen alderik txarrena erabiltzaileei eskatzen dien ariketa da, aukeraketa egin beharra.

 

Sareak eskaintzen dituen aukerak hamaika dira eta baten edo bestearen aldeko hautua egitea norberaren esku dago. Aukera guztiek dituzte onurak eta albo kalteak, eta, idatzi honetan, aukera sorta horren argiak eta ilunak erakustea izan da helburua. Dena den, sareak eraldatzeko eta urratsak emateko duen azkartasuna ikusita, agian irakurtzerako erreminta berriak sortu eta leiho berriak zabaldu dira.

Publizitatea ere, elebitan

Facebooken eduki organikoa ez ezik, ordainpeko edukia ere argitaratu daiteke hizkuntza bat baina gehiagotan. Hizkuntzaren optimizazio dinamikoaren funtzioarekin spotak hainbat hizkuntzatan argitaratu daitezke. Hizkuntza bakoitzarekin spot bat eta horri lotutako aurrekontu bat izan ordez, iragarki bakar bat sortu dezakezu eta, gehienez, sei hizkuntzetara itzuli. Facebookek, automatikoki, zure kanpainaren aurrekontua eraginkorrena den hizkuntzera bideratuko du uneoro. Era honetan, denbora eta dirua aurreztuko dira.

Funtzio hau oso baliagarria da bi kasu hauetarako:

  • Hizkuntza bat baina gehiago hitz egiten diren lurraldean erabiltzeko.
  • Hainbat estatu edo lurraldeetan zabaltzeko iragarkia.

Nola erabili hizkuntzen optimizazio dinamikoa?

  • Iragarkien kudeatzailean helburu hauek dituen kanpaina bat hasi:
    • Tráfico (sitio web)
    • Descargas de aplicaciones para móviles y conversiones (sitio web)
  • Osatu iragarkiaren xehetasunak: publikoa, aurrekontua, kokapena, formatua, esteka, titulua, testua…
  • Iragarkia hainbat hizkuntzatan sortzeko:
    • Crear en otro idioma
      • Varios idiomas
      • Aukeratu lehenetsiko duzun hizkuntza. Titulua eta testua gehitu.
      • Gehitu beste hizkuntza bat: idioma adicional. Titulua eta testua gehitu.
  • Behin argitaratu nahi duzun hizkuntza guztiak gehituta (gehienez sei) sortu iragarkia.

*Iragarkiaren helburua “clicks en el sitio web” edo “conversiones en el sitio web” bada, webgunerako esteka ere pertsonalizatu dezakezu hizkuntza bakoitzean.

Komunikazioa 360º

Bideo labur honetan saiatu gara azaltzen, modu grafikoan, zeintzuk diren gure lan esparru nagusiak, beti ere komunikazioaren, publizitatearen eta branding-aren inguruan; hala nola, bideo marketina, ekosistema digitala, ekitaldien kudeaketa, packaging-a, publizitate kanpainak, diseinu editoriala eta marken kudeaketa.

Comunicación 360º

En este breve vídeo hemos tratado de explicar, de un modo gráfico, cuáles son nuestras principales actividades, siempre alrededor de la comunicación, la publicidad y el branding; así, por ejemplo, video marketing, ecosistema digital, gestión de eventos, packaging, campañas de publicidad, diseño editorial y gestión de marcas.

“Visual Thinking-ak ideiak grafiko, irudi eta hitzen bitartez komunikatzeko balio du”

edurne_kortabarria_visual_thinking

Edurne Kortabarria (Aramaio, 1993) ilustrazio eta diseinu munduan diharduen emakume ekintzailea da. Erabat berritzailea den Visual Thinking metodologiarekin egiten du lan eta Mari Matraka ilustrazio markaren sortzailea da. Irudien bitartez komunikatzeko gaitasuna dauka, kontzeptu konplexuak ulertzeko edo azaltzeko oso erabilgarriak direla uste baitu. Hurrengo artikulu honetan hobeto ezagutzeko aukera izango duzue.

IBILBIDEA

LEINN graduko ikasketak egin nituen Mondragon Unibertsitatean eta, ordutik, arlo desberdinetako proiektuetan egon naiz lanean. Ilustrazioaz eta diseinuaz zerikusia duten proiektu asko jorratu ostean, diseinu grafikoko ikasketak egitea erabaki nuen, Donostiako Ceinpro diseinu eskolan.

Unibertsitatean nengoela, lehenengo proiektu ekintzaileetan hasi nintzen talde-lanean. Ibilbide horretan, lan egiteko metodologia berritzaileak ezagutu eta erabiltzen hasi nintzen, horietako bat Visual Thinking metodologia izan zen.

VISUAL THINKING

Ideiak grafiko, eskema, marrazki, irudi, hitz eta beste errekurtso bisualen bitartez komunikatzeko balio duen metodologia da Visual Thinking-a.

Kontzeptu orokorren inguruan ikuspegi desberdin bat lortzeko eta taldean hausnarketa sakonetan egoera konplexuak identifikatzeko zein ulertzeko balio du. Aldi berean, mind-map deituriko eskemek helburu komunak sortzen, arazoak identifikatzen, soluzioak bilatzen eta ideia berriak sortzen laguntzen digute. Frogatuta dago gure garunaren %80ak irudiak testuak baino errazago barneratzen dituela eta teoria hau, 100%an, frogatu ahal izan dut nik neuk azken urteotan.

Ordura arte egindako laburpen bisualak honako orrialde honetan ikus ditzakezue: www.edurkorta.com

MARI MATRAKA

Ilustrazioa da nire beste pasioetako bat. Umea nintzenetik, marraztu izan dut eta horretan jarraitzea erabaki dut, gaur egun ere.

Askok, emakumeen edertasuna gorputz idealizatuetan ikusten dute. Betidanik erakutsi baitigute emakumea argala, akatsik gabea eta zintzoa izan behar duela. Nik, ilustrazioen bitartez, emakumeen edertasuna gorputz zein aurpegi polit bat baino askoz gehiago dela erakutsi nahi dut.

Horrez gain, nire egunerokotasuneko bizipenak marrazten ditut. Momentuko gertaerak eta emozioak marraztea gustatzen zait baina, kirola egiten nagoen bitartean, etortzen zaizkit ideiarik xelebreenak. Instagram-eko kontu honetan (@mari_matraka) ikusi ditzakezue nire ilustrazioak.

ZERGATIK AZK?

LEINNeko ikasketak egiten ari nintzela, ezagutu nuen AZK komunikazio agentzia. Eskualdeko enpresak ezagutzeko hainbat bisita egiten nituen unibertsitateko taldearekin, enpresa horien proiektuak eta lan metodologiak ezagutzeko helburuarekin. Aurretik aipatu dudan bezala, betidanik gustatu izan zait diseinua, baina AZKra eginiko bisita hartan ohartu nintzen neuk ere diseinatzailea izan nahi nuela.

Gaur egun, AZKn nago praktiketan. Nire asmoa, diseinu, publizitate zein komunikazio arloen inguruan ikasteaz gain, Visual Thinking metodologiaz daukadan esperientzia irakastea eta hau proiektu desberdinetan aplikatzea da. Nire sareetan ikusi dezakezuen bezala, enpresa desberdinekin kolaboratu dut eta AZKn ere, ikuspegi bisual eta berritzaile bat eskaintzeko gogo handiz ari naiz.

 

Visual_Thinking

Aitor Francesena: “Surfear a oscuras es brutal”

Aitor_Francesena

Foto: Marco Mora

 

Aitor Francesena Gallo (Zarautz, 1970) nació con glaucoma congénito y, aunque de niño perdió la visión de un ojo, siguió surfeando a escondidas de sus padres. En este deporte lo ha sido todo (entrenador, seleccionador, descubridor de Aritz Aranburu, fabricante de tablas…) y lo sigue siendo aún después de que un accidente de surf le arrebatara la visión del otro ojo, en 2012. Cuatro años después agrandó su leyenda al proclamarse campeón del mundo de surf adaptado en La Jolla, San Diego (California).

Además de surfear casi  a diario, Gallo está también muy volcado en el mundo de la comunicación, a través de la publicación de libros, conferencias y nuevos proyectos audiovisuales que llaman a su puerta. Esta entrevista se hizo tras una charla que ofreció a estudiantes. Fue en el marco del PBLday, jornada que organizamos anualmente en Orona Ideo junto a Mondragon Goi Eskola Politeknikoa.    

 

  • Explícanos, ¿cómo es surfear a oscuras?
  • Quien lo pruebe se dará cuenta de que es brutal.  Cuando veía disfrutaba la mitad o, por lo menos, de otra manera. Me centraba exclusivamente en mejorar, en cómo llegar siempre al siguiente giro y así había muchos detalles que no me daba ni tiempo de disfrutar. Desde que me quedé ciego todo es increíble: estar en el agua en movimiento, la velocidad y la curva de la ola, las subidas y bajadas, sentir el agua rizada cuando hay viento sur…Me baso en otros sentidos y, si todo lo que vas haciendo casa con lo que te está dando la ola, la sensación de plenitud es total. Es surf con sensaciones. Está claro que es complicado, pero no imposible, por eso animo a todas las personas ciegas a que lo prueben.
  • Has sido entrenador de surf, fabricante de tablas, creador de la primera escuela de surf, seleccionador nacional, campeón del mundo de surf adaptado en 2016…¿de qué estás más orgulloso?
  • Mi primer orgullo es mi hija. Pero es verdad, cada una de las cosas que has mencionado me ha dado una gran alegría en su momento. Aunque está claro que lo más fuerte ha sido el campeonato del mundo. En momentos de soledad pienso: Ostras, ¡campeón del mundo!, ¡soy yo!. Es un orgullo.
Aitor_Francesena

Foto: Ioritz Ostolaza

 

  • Además del deporte, también estás muy involucrado en el mundo de la comunicación: libros, cómics, web, blog, charlas…¿qué mensaje pretendes transmitir con esta labor divulgadora?
  • El principal es demostrar que, tengas lo que tengas, si haces frente a las dificultades, en esta vida se pueden hacer muchas cosas. Lo que más odiaría es estar sentado en un sillón, viendo pasar la vida. Quiero demostrar que, aunque tengas algún problema físico o de otro tipo, si haces cosas y las proyectas al exterior, tu vida va a cobrar mucho más sentido.
  • Se te ve una persona muy dinámica y explosiva, llena de fuerza y energía. ¿Siempre has sido así?
  • Sí, siempre he tenido una guindilla en el trasero. Como nací con glaucoma siempre fui consciente de que algún día perdería la visión y, quizá por eso, he tenido siempre mucha prisa y unas ganas especiales de vivir. Tenía muchas metas que alcanzar antes de quedarme ciego; por eso he corrido mucho y he sido ambicioso. Cuando he sido seleccionador he predicado ilusión y superación a los demás y luego, al quedarme ciego, he sido consecuente y me he aplicado a mí mismo el cuento.
  • ¿Cómo es un buen día para Gallo?
  • Tras llevar al colegio a mi hija, me doy un baño por la mañana con olas de ¾ de metro, viento sur y agua caliente. Después voy a comer con mi hija. Así es el mejor día.
  • ¿Qué planes de futuro tienes: competiciones, libros, viajes…?
  • Tengo un montón de compromisos encima de la mesa. Tengo algún proyecto de televisión y próximamente saldrá un documental sobre mi vida. Además, cien mil charlas por todo el país para empresas y colectivos e intentar volver a quedar campeón del mundo.
  • Hay gente que no consigue llevar la vida que le gustaría y que se siente incapaz de perseguir sus sueños. ¿Tú qué les dirías?
  • A las personas que viven retraídas, sin fuerzas para hacer algo, el principal consejo que les daría es que lo hagan. Yo cuando me quedé ciego tomé una determinación y fue decir sí a todo. En ese momento se me abrieron otro tipo de puertas y pude hacer cosas que ni me imaginaba, porque de todo se aprende. ¿Bailar? Sí, ¿Cantar? Sí, ¿Surfear? Sí, ¿Subir al monte? Sí. ¿Drogas y alcohol? No. Ahora veo a muchos jóvenes que responden a todo: sin más. Eso a mí no me vale. La respuesta tiene que ser un Sí rotundo.

 

1...34567...102030...66