Pili Kaltzada: “Gizarte Erantzukizuna gizarteak behar duen zerbait da”
Pili Kaltzadak Komunikazio Korporatiboa eta Gizarte Erantzukizuna izeneko hitzaldia eskeini zuen Mondragon Unibertsitateko HUHEZIk antolatutako Komunikaldiak 06 jardunaldietan. Pilik eskarmentu handia dauka hainbat komunikabidetan, eta ondo erakutsi zuen komunikatzaile aparta dela joan den ostiralean Eskoriatzan eskeinitako hitzaldian. Gaur egun Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren lanak egiten ditu BBK banketxerako. Horrela definitu zuen Pili Kaltzadak Gizarte Erantzukizun Korporatiboa (GEKa):
“gizarteak behar duen zerbait da, baina oraindik ez daki behar duenik”