Sin categoría bilaketaren emaitza.

AZK, 30 urte

AZK_30_urte

Gure jatorri analogikoaz harro gaude eta, egunerokoan, mundu digitalean liluraturik bizi gara. Horrela azaldu daiteke AZK komunikazioa agentziak bizi duen aro aldaketa, duela 30 urte jaio zenetik gaurdaino.

Jose Angel Iturbek eta Daniel Miguelezek, biak ala biak Arte Ederretan lizentziatu berriak, 1987an ekin zioten abentura honi Arrasateko ganbara batean. Startup teknologiko baten eran jaiotzeak indarra eman zigun hasiera-hasieratik, ikusi besterik ez dago harrezkero eginiko ibilbide luze eta oparoa. Sortzaileek, gainera, jakin izan zuten lagunarteko erlazio jatorrak ezartzen bezero, hornitzaile nahiz kolaboratzaileekin. Eta honek ere asko lagundu zuen bidea errazten.

Gauzak horrela,  90. hamarkada heldu zen eta, horrekin batera, aldaketa handiak izan ziren. Agentzia hazten joan zen eta lehen tokialdaketa orduan izan zen, Arrasatetik Aretxabaletara. Orduan bizi izan genuen lehen iraultza teknologikoa; lehen MacIntosh ordenagailuak agertu baitziren eta, ondorioz, errotuta zeuden lan egiteko moduak hankaz gora jarri ziren, behin betiko.

Mende berriarekin batera, Gotzone Guemes eta Agurtzane Elkoro sozietatean sartu ziren, eta egonkortasuna eta lanarekiko grina ekarri zuten. Baina ekonomikoki eta lan aldetik aro nahasia izan zen. Boom xelebre baten atarian geunden. Egoera aldredesak arruntak ziren, norma, eta berba-lapikoak eta iruzurtiak ohikoak. Gauzak horrela, begiak zabaltzeko garaia izan zen; zer egin eta zer ez ikastekoa, alegia.

Ibiliaren ibiliaz 2008an, Lehman Brothers-en itzal luzearen pean bizi ginelarik, atzera, Arrasatera bueltatu ginen bulego handiago batera. Eta, urterik zailenak dagoeneko atzean utzita, hemen jarraitzen dugu buru-belarri, proiektua indarberrituz eta gaztetuz.

Atzera begirada honetan, aldaketa asko eman dira lan egiteko eran, baina bat funtsezkoa izan da lan dinamika iraultzeko; izan ere, lehen, bezeroaren eskaerari erantzuten egiten zen lan; orain, ordea, agentzia da bezeroaren beharrei aurrea hartu behar diona. Bezeroen beharrei gertutasunez eta konpromisotik erantzutea; hankak lurrean jarrita proiektuei forma eman eta errealitate egitea; eta, uneoro lanaren ebaluaketa egitea dira AZKren giltzarriak. Gero bat gaurdanik.

 

alfa

Alfa (1994)

Aspes (1994)

Aspes (1994)

Orkli

Orkli (1999)

Bettylou

Campaña Bettylou (2010)

 

Bueltan gaude!

Arrasateko bulegoko ateak itxi eta maletak bizipenez betetzeko asmotan ekin genuen bidea gutariko bakoitzak. Ozeanoz bestaldera joan denik bada, urrunekoak zaizkion kulturak gertutik ezagutzera eta naturaren lur-ikarak barruak ere dantzan jartzera. Badira urteroko legez hegoalderako bidea hartu dutenak, baita udako bizitokitzat duten Errioxara jo dutenak. Ibizako paraje lasaiak eta parranda ez horren lasaiak ezagutu ditu gazteenak. Mediterraneoaren goxotasunean gozotu denik bada, baita Adriatikoko uretan bainatu denik ere.
Eta munduaren ertz banatan egon ostean, berriz elkartu gara bulegoan, maleta bizipenez eta lanerako motxila indarrez beteta. Eta honela, indarberrituta, ekingo diogu lan urte berriari!

Bagoaz oporretan!

Oporrak-AZK-TW

 

Gaur da gure azken laneguna, bihartik aurrera oporrak hartuko ditugu abuztuaren 27ra arte. Ondo bizi!

A partir de esta tarde tomaremos una vacaciones hasta el 27 de agosto. ¡A disfrutar!

Ondo antolatutako ekitaldi batek ematen diguna

eli-pinedo-berabera

Ondo antolatutako ekitaldi batek zenbait komunikazio eta marka helburu betetzen lagunduko digu:

  • Hainbat marka elkarlanean arituko dira: guztiak indarturik irtengo dira.
  • Hedapena: komunikazio tradizionala eta marketing digitala erabiliz, ekintzaren kontakizuna lau haizetara zabaltzen lagunduko digu.
  • Interes fokuak biderkatuko dira.
  • Gogorapena eta sentsazioak denboran luzatuko dira.
  • Parte-hartzaileak gure preskriptoreak bilakatuko dira.

Joan den ostegunean, Mondragon Unibertsitateko ikasleen Project Based Learning metodologiaren bitarteko ikasketa eredu praktikoa (egiten ikasi) ezagutaraztea helburu, PBL Day ekitaldia izan zen Hernaniko Orona Ideo campusean.

Unibertsitateak alde akademikoaren antolakuntza bere gain hartu zuen, proiektuen lehiaketaren eta workshop-en bitartez, eta guk, jende gaztea erakartzeaz gain oihartzun zabalago bat lortzeko asmotan, lau hitzaldi antolatu genituen. Halaber, ekitaldia zabaltzerakoan, Euskadi Gazteako Dida saioaren konplizitatea gureganatu genuen. Dida taldekoek osteguneko saioa Orona Ideotik igorri zuten zuzenean, elkarrizketak eta zozketak tartekatuz. Aurreko egunetan ere, eta apur bat giroa berotzeko, PBL Day-ri eta Orona Ideoan ematen diren ingeniaritza graduei buruzko hainbat aipamen egin zituzten.

Hitzaldiak emateko,  honako pertsona  hauen partaidetza  lortu genuen: Eli  Pineko eta Montse  Puche, Bera Bera  saskibaloi taldeko  jokalari eta  entrenatzailea,  hurrenez hurren; Joseina  Etxeberria, Gazteako esataria; Julen  Hernandez youtuberra eta Gaizka  Garitano, Eibar eta Valladolid futbol taldeetako entrenatzaile ohia. Lau  hitzaldiak oso interesgarriak izan ziren,  eta hizlarien jarrera txalotzeko modukoa  (eskerrik asko bostoi!). Euren hitzaldiekin gainera,  aretoa betetzea edo ia betetzea lortu  zuten.

eli-pinedo Eli Pinedok eta Montse Puchek, kirolaz  haratago, lidergoa eta talde-lanaz jardun  zuten, bai Bera Bera taldean, bai  Espainiako selekzioan, non rolak eta  egoerak oso bestelakoak diren. Denboraren poderioz lidergoa  nola aldatu den ere komentatu zuten, Montse Puche jokatzen hasi zenean entrenatzaileen estiloa oso diktatzailea baitzen.

Joseina Etxeberriak azaldu zuen nola gauzatzen duten teknikoki Gaztea Saioa, hainbat trikimailu erakutsiz; musikaren aukeraketaz ere jardun zuen, eta onartu radio-formula kontzeptura jotzen dutela ahalik eta publiko gazte gehien erakartze aldera baina, alde horretatik, euskarazko saio batekin Los 40 baino publiko gehiago izateak kristoren lorpena dela adierazi zuen.
  joseina-etxeberria

Julen Hernandez donostiarra youtuber profesionala da eta ‘Hola Julen’ 89.000 harpidedun dituen kanala kudeatzen du. Azaldu zuen zeintzuk diren lanbide honen diru-iturriak eta eman beharreko pausuak bideoak monetizatzeko. Horretan, publizitate zuzenaz gain, network-en lana oso garrantzitsua da, enpresa hauek jartzen baitituzte harremanetan youtuberrak eta markak, youtuberrak bere kanalean marka horiekin lotutako ekintzak buru ditzan. Adibidez, Julenek erakutsi zigun ron marka ezagun batek otsailean antolaturiko Punta Canan eginiko youtuber eta blogerren topaketaren bideoa.

Azkenik, Gaizka Garitanoren txanda heldu zen. Kasu honetan, elkarrizketa formatuko jarduna izan zen, Xabi Igoa gure lankideak kazetariaren papera bete zuelarik.

Garitanok umorez zipriztinduko bere jardunean, kirola eta ikasketak nola uztartu, lidergoa, bizitzan berak duen jarrera beti positiboa eta horrelako gaiak ederki jorratu zituen, bere futbol ibilbidean izandako hainbat pasadizoekin tartekatuz.

Una foto publicada por Julen Hernandez (@holajulen) el

Zorionak eta Urte Berri On!

gabonak_AZK

Urtero lez, Santamasak eta Eguberria behar bezala ospatuko dugunez, bulegoa itxita egongo da 21etik 27era. Hilaren 28, 29 eta 30ean, berriz, txintxo-txintxo egingo dugu lan; 31ean ostera ere jai hartuko dugu, urteari ganorazko itxiera emateko eta urtarrilaren 7an berriro itzuliko gara lanera.

Para festejar como es debido Santo Tomás y la Navidad, cerraremos la oficina desde el 21 al 27. Los días 28, 29 y 30 trabajaremos con la habitual formalidad y el 31 cerraremos para acabar como Dios manda el año, para volver a la oficina el 7 de enero.

“Pertsona ororen lehenengo betebeharra zoriontsu izatea da, bigarrena gainontzekoak zoriontsu egitea.” (Cantinflas)

Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On!

“La primera obligación de todo ser humano es ser feliz, la segunda es hacer feliz a los demás.”(Cantinflas)

¡Feliz Navidad y Próspero Año Nuevo!

12