Bueltan gaude!

Arrasateko bulegoko ateak itxi eta maletak bizipenez betetzeko asmotan ekin genuen bidea gutariko bakoitzak. Ozeanoz bestaldera joan denik bada, urrunekoak zaizkion kulturak gertutik ezagutzera eta naturaren lur-ikarak barruak ere dantzan jartzera. Badira urteroko legez hegoalderako bidea hartu dutenak, baita udako bizitokitzat duten Errioxara jo dutenak. Ibizako paraje lasaiak eta parranda ez horren lasaiak ezagutu ditu gazteenak. Mediterraneoaren goxotasunean gozotu denik bada, baita Adriatikoko uretan bainatu denik ere.
Eta munduaren ertz banatan egon ostean, berriz elkartu gara bulegoan, maleta bizipenez eta lanerako motxila indarrez beteta. Eta honela, indarberrituta, ekingo diogu lan urte berriari!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.