edukiak bilaketaren emaitza.

Edukien sorkuntzan eta estrategian arituko den lankide berri baten bila ari gara

11022021-_R0A4771

LAN ESKAINTZA. Edukien sorkuntza eta estrategia

Deialdiaren oinarriak

FUNTZIO NAGUSIAK

  • Ikus-entzunezko edukien produkzioa eta koordinazioa
  • Marken lanketa, eraikuntza, estrategia eta kudeaketa
  • Komunikazio planen diseinua
  • Kanpainen ideiagintza eta kontzeptualizazioa
  • Online zein offline edukien diseinua ta planifikazioa
  • Gidoigintza eta testuen idazketa

OINARRIZKO ESKAKIZUNAK

  • Ekintzailea eta sortzailea izatea
  • Taldean lan egiteko gaitasuna izatea
  • Komunikaqzioari lotutako ikasketak izatea
  • Komunikazioaren alorrean lan esperientzia izatea
  • Programa hauek ezagutzea: Premiere/Final Cut, Illustrator, InDesign, Photoshop, Lightroom

BALORATUKO DA

  • Markagintzan zein komunikazio korporatiboan formakuntza edota esperientzia izatea
  • Euskarazko C2 ziurtagiria izatea

LAN BALDINTZAK

  • 40 ordu astean
  • Soldata duina
  • Lanean hasteko data: abuztuak 24

HAUTAKETA PROZESUA

  • Ekainak 15: Lan deialdiaren irekiera
  • Ekainak 29: Izena emateko (curriculumak, portfolioak eta aurkezpen gutunak bidaltzeko) azken eguna
  • Ekainak 30: Jasotako eskaeren balorazioa
  • Uztailak 2 eta 5: Hautatutakoen elkarrizketak
  • Uztailak 6: Lanpostuaren ebazpena
  • Abuztuak 24: Kontratatutako langilearen lehen lan eguna

Elkar ezagutzea, elkar zaintzea da

Ezin uka, 2020a ez-ohikoa izan dela eta 2021ari beldurrez eta itxaropenez begiratzen diogula. Ate joka ditugu Gabonak; eta, diogunaren haritik, bistakoa da Gabon zoriontsuak ezin direla izan maite ditugun guztiekin ezin bagara elkartu. Mahai-bueltan aulki hutsak egongo dira, eta horiek beti dira hutsune. 

Egoera pandemiko honetan, jolasak izan daitezke distantziak eta hutsuneak hausteko bide edo horiek ilunetik argitara ekartzeko aitzakia. Izan ere, distantzian elkartzeko bideak zabaltzea ere bada komunikazioa. Eta gertu gaudenon arteko loturak are gehiago estutzea. Eta horretarako, komunikazio-jolas sinple bezain polita da gure gabonetako oparia.

Nola egiten da?

comecocos jolasa pausoz pauso

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Nola funtzionatzen du?

  1. Jolasaren alde bakoitzean galdera bat idatzi
  2. Parean duzun lagunari zenbaki bat esateko eskatu
  3. Zenbaki horiek kontatu beharko dituzu, jolasa irekiz-itxiz
  4. Zabalik geratzen den aldeko laukitxo bat aukeratuko du jolaskideak
  5. Horri dagokion galdera egin beharko diozu, ea asmatzen duen!

Zertarako balio du?

  • Parean duzuna gehiago ezagutzeko
  • Urrun duzuna gertu sentitzekoi

Horregatik, proposatzen dizuegu batak besteari buruz galdetzea. Ireki zuen barrura begirako leihoak eta zabaldu ateak ezagutzari. Izan ere, elkar ezagutzea, elkar zaintzea da.  Oparitu jolasa, jolasteko denbora; oparitu elkar ezagutzeko aukera.

Gabon zoriontsuak eta Urte Berri on!