Martxoak 8, berdinetik berdinera

martxoak_8

 

Martxoaren 8a. Efemeride den eguna mugarri ere bihurtu da isilpekoak ozen ohiukatzeko eta  hainbat markek betaurreko moreetatik begiratzen dutela esateko.

Alta, esatea eta komunikatzea bi gauza oso ezberdin dira. Esan daitezke gezurrak eta komunikatu egiak. Horregatik, markagintzan aritzen garenontzat premisa bat da, esaten dugunarekin komunikatzea iristeko, gure balioei errotuta eta lerrotuta egotea. Hots, garen hori esatea, ez izan nahi duguna; eta izan nahi dugun hori izateko, bidea egitea.

Bidelagunen balioak ezagutzea eta horiek estrategikoki komunikatzean datza gure jarduna. Baina bidelagunak diren heinean, bidea elkarrekin egin behar badugu, funtsezkoa da balioetan bat egitea.

Eta gure balioen artean, noski, ikuspegi feminista edonoiz eta edonon txertatzea dago. Zeharkatzen gaituen gaia da, beraz, zeharkakotasunez lantzen dugu. Betaurreko moreak jantzita ekiten diogu proiektu bakoitzari, eta etengabe gabiltza betaurreko moreak graduatzeko lanean, nola gureak, hala gure bidelagunenak.

Berdinetik berdinera aritzea dugu gustoko, eskutik heldu eta bidea elkarrekin egitea. Eta horretarako, parez pare aritzeko, berdintasuna funtsezkoa da.

Hitzez ari gara, baina esaten baino, egiten eta egoten komunikatu behar dugu begirada hori. Mundua ikuspuntu horretatik ikusi dezagun!

 

martxoak_8

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.