Orain bideo marketina

bideo_marketin

Gogoan dut, nola duela hamar-hamabi bat urte, artean Youtube jaio berria, ekoiztu genuen bezero batentzat bideo korporatibo horietako bat. Denbora hegan doa, baina oraingo egoerarekin alderatuz gero, bideo korporatibo bat ekoiztea egundoko abentura zen orduan. Itzela.    

Sei minutuko alea ekoizteko, lauzpabost hilabete eman genituen, grabazio saio amaigabeetan. Garai hartan, enpresa batentzat horrelako bideo bat ia bizi guztirako zen. Alde batetik bestera mugitu beharreko tresneria oso astuna eta garestia zen, lan egiteko erritmoa oso motela eta aurrekontuak, ondorioz, gaur egunekoak baino dezente handiagoak.    

Zorionez, gauza asko eraldatzen doaz eta Bideo Marketin kontzeptu bera aldatu da, zerbait malgua eta arina bihurtuz. Internet, lehenengo, eta sare sozialak, ondoren, pizgarriak izan dira eta gaur egun enpresa eta marka gehienak hasi dira ulertzen ikus-entzunezko komunikazioak ezinbesteko lekua duela euren marketin estrategietan. Marketin eta marketin online artean bereizterik ez dagoen honetan, 2018. urtean bideo onlinek interneteko trafiko guztiaren %84a suposatuko du.

Dagoeneko, gainera, produktu duin bat lortzeko ez da beharrezkoa arbasoen herentzia osoa xahutzea. Are gehiago, kasu batzuetan bideo iragankor bat ekoizteko telefono mugikor on batek balio dezake. Edizio-programak ere, gero eta errazagoak dira eta baliabide guztiak, oro har, eskuragarriago.

Panorama honen aurrean, ez dago aitzakiarik gure marka, enpresa edota erakunderen komunikazioan ikus-entzunezko edukirik ez sartzeko. Ondoren, kontuan hartzeko hainbat aholku samur ekiten hasteko:      

  • Ikusleak bideoa bukatu barik uztea izan daiteke Bideo Marketin -aren etsairik handiena. Lehen segundoak zirt edo zartakoak dira: hasi indarrez eta adierazi oso argi lehen unetik zein den mezu nagusia.
  • Bideo Marketin ekintzetan marka baloreak modu naturalean agertu behar dira, edukiak markarekin bat eginez.
  • Estrategia ona izan daiteke bezeroa protagonista bihurtzea. Testigantza errealetan oinarritutako bideoak egitea taktika bikaina izan daiteke.
  • Komeni da azpitituluak edo testua sartzea, jende askok soinurik kenduta jasoko baititu bideoak mugikorretik.
  • Umorea hizkuntza unibertsala dugu. Bideo Marketin edukiak zabaldu eta biralizatzen laguntzen du.
  • Bideo Marketin aleko azken urratsak ekintzarako deia behar du izan: harpidetzak, informazioaren eskaera, katalogo jaistea, eta abar.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.