2018a zenbakitan

YELLOWING_irudia

Begiak itxi eta kandelei putz egitean amesten dugun gisan atzean utziko dugun 2018an bete gabeko promesak egiten hasiko dugu gutariko askok 2019a. Edo ez. Hamabi mahats ale hamabi segundotan jaten, edo lehen kanpai hotsean hamabiak ahoratzen. Eta, haragi lehorrak nola, mahats masa-pilota ezin irentsi emango ditugu urteko lehen segundoak. Xanpainarekin topa egiten batzuk eta txispatuko ez dituen burbuilarik gabeko edariekin besteak. Familia giroan agurtuko dugu 2018a askok, oporretan gero eta gehiagok. Batera edo bestera, atzera begirakoa egiten bukatzen dugu askok urtea. Eta horrela bukatuko dugu guk ere.

2018ak sare sozialei dagozkionean zenbaki potoloak utzi dizkigu. Konektatuta bizi gara, sarera lotuta. Datuek hori azpimarratzen dute. 2009a geroztik goranzko joera izan dute sareek. Hazkuntza hori lausotzen ari da, baina mantsotze hori sareak gure egunerokoan errotu diren seinale besterik ez da.

2018an, Espainiar estatuan, 16-65 urte bitarteko lagunen %85ak sare sozialak erabili ditu; hots, 25.5 milioi dira sareetako erabiltzaileak.

 

Erabiltzaileen profila

  • %51 emakumezkoa
  • Bataz besteko adina: 38,4 urte
  • %74 lanean

Kopuru horrek gora egingo du 2019an. Erabiltzaile ez direnen %9ak datozen hamabi hilabeteetan sareren batean izena emango duela aitortu du eta. Eta, probableena da, sare sozial hauetakoren batean sortzea profila: Facebook, Twitter, Instagram, Linkedin edo Whatsappk, horiek baitira barneratuen ditugunak.

Facebook ezaguna da erabiltzaileen %96arentzat. Twitter da bigarren indarra %72ko ezagutzarekin. Dena den, 2017tik, beheranzko joera du sare honek. Instagramek, ordea, kontrako joera du. Geroz eta presentzia nabarmenagoa du erabiltzaileen egunerokoan.

 

Sareen ezagutza

  1. Facebook %96
  2. Twitter %72
  3. Instagram %62
  4. Linkedin %21
  5. Whatsapp %16

Ezagutzatik erabilpenera urrats bat dago, ordea. Eta, erabilpenari dagokionean ere, Facebook dago zerrendaren gailurrean Whatsappekin batera. Erabiltzaileen %87ak erabiltzen ditu bai bata eta bai bestea. Hala ere, duela bi urtetik hona behera egin du Facebookeko erabiltzaile kopuruak. Aldiz, kontrako norabidean doa Instagram. Geroz eta erabitzaile gehiago ditu.

 

Sareen erabilera

  1. Facebook %87
  2. Whatsapp %87
  3. Youtube %69
  4. Instagram %49
  5. Twitter %48

Sare horien artean, egunean ordu gehien Whatsappen ematen ditugu. Bataz beste, egunean 1:33 minutu eskaintzen dizkiogu sare honi. 16-30 urte bitarteko gazteak dira konektatuta denbora gehien pasatzen dutenak. Adinean gora egin ahala, ordu kopuruak behera egiten du.

Denboraren zatirik handiena Whatsappen igarotzeak lotura estua du sareetan egiten dugunarekin. Eta, sareak, bereziki, mezuak bidaltzeko eta gure kontaktuekin harremantzeko erabiltzen ditugu. Gure jardueraren %66a horretara bideratzen dugu. Bideoak ikusteko, musika entzuteko eta gure kontaktuek egiten dutenaren berri izateko ere erabiltzen ditugu sareak.

 

Sareetako jarduera

  1. Harremandu %66
  2. Bideoak ikusi eta musika entzun %56
  3. Kontaktuek egiten dutena ikusi %44
  4. Ezagutza jaso %36
  5. Edukia argitaratu %33

Begi bistakoa da sarera lotuta bizi garela. Eta sarera konektatzeko gero eta gehiago erabiltzen dugu mugikorra, %95ak erabiltzen du gailu hori. Ordenagailua %91ak erabiltzen du eta tableta %48ak.

 

Eta zuk, testu hau, zein gailutatik irakurri duzu? Hasi eta buka egin duzu, ala bidean beste hainbat sareetara jo duzu? Zein sareetara? Erantzunetan ikusi duzu ea 2018ko tendentziekin bat egiten duzun. 2019an ere izango dugu elkarren berri!

 

Informazioa IABren Estudio Anual de Redes Sociales 2018 dokumentutik jaso dugu

Abenduaren 4an hasten da Euskaraldia

EUSKARAREN-EGUNA-2018

Euskaraldiak bere hamabigarren egunean hartuko du zentzua eta indarra.  Amets Arzallusek Euskaraldia hasi aurretik esandako hitzak dira horiek. Dagoeneko pasa da hamaika aldia, eta gurean, oraingoan ere, euskara erdigunera ekarri dugu.

Hizkuntza ohiturak astintzeko ariketa soziala ez ezik, memoria eta logistika lantzeko bide ere izan da Euskaraldia. Goizero-goizero txaparekin gogoratu beharra eta, gainera, tipula bezain beste kapa soinean daramatzagun urte sasoi honetan, txapa zein kapatan jarri erabakitzeak lo orduak kendu dizkigu: txaketan, jertsean, kamisetan…  Hanka eskuina lurrean jartzerako asmatu behar izan dugu zein den ordutan gehien erakutsiko dugun arropa eta ttak! hortxe jarri dugu txapa.

Memoria eta logistika arazoak gaindi, txapa paparrean jantzita eman ditugu lan egunak. Eta txapak balio izan du belarripresta baliagarria sentitzeko, erosotasunean deseroso sentiarazi baino, balio handiko sentitu eta aldaketarako urratsa erosotasunez emateko. Pasiboa izatetik aktiboki parte hartzeko hautua egiteraino.

Ahobiziek lehen hitza ez ezik, euskara erabili duten kasik uneoro hamaika egunez. Hizkuntza-ohiturak aldatzeko balio izan du horrek, belarriprestekin kode aldaketan egin baitute harremana.

Komunikazioan egiten dugu lan. Euskaraz pentsatzen dugu eta sormen prozesuan euskara zentroan izaten dugu.  Gaur bukatzen da Euskaraldia, baina hain justu gaurtik aurrera hartuko du zentzurik handiena. Jarrai dezagun belarriprest eta ahobizi izaten, eta ea hurrengoak hamaika beharrean 365 egun dituen eta belarriprestak ahobizi txapa janzten duen.

¡Mil gracias!

Hemos cumplido 30 años y el pasado jueves celebramos el aniversario, pero no fue una celebración para mirar atrás, sino un paso adelante más.

Fue una celebración muy hermosa, un día de sincero agradecimiento a todos los que nos acompañáis en este viaje, sobre todo a los clientes, proveedores y amigos: Mondragon Unibertsitatea, Mondragon Goi Eskola, Enpresagintza, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, MONDRAGON Korporazioa, Goiena, Arizmendi, Zenbaki, CVL, Ieteam, Arrasateko Udala, Aretxabaletako Udala, AGA, Orkli, Adegi, Goizper, Mondraberri, Urola S. Coop., Ekanban, Cebanc, Arteman, Zaldibar, Kontseilua…

Mil gracias a los que estuvisteis ese día con nosotros y también a los que nos habéis enviado felicitaciones.

Gero bat gaurdanik.      

Podéis acceder desde aquí al álbum de fotos de la celebración.

Mila esker!

30 urte bete ditugu, eta ostegunean ospatu genituen, baina esan ez zela soilik atzera begirako ospakizun bat izan, aurrera begirako pausu bat gehiago baizik.

Egun ederra izan zen benetan, denoi eskertzeko eguna eta batez ere bidelagun izan ditugun bezero, hornitzaile eta lagunei: Mondragon Unibertsitatea, Mondragon Goi Eskola, Enpresagintza, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, MONDRAGON Korporazioa, Goiena, Arizmendi, Zenbaki, CVL, Ieteam, Arrasateko Udala, Aretxabaletako Udala, AGA, Orkli, Adegi, Goizper, Mondraberri, Urola S. Coop., Ekanban, Cebanc, Arteman, Zaldibar, Kontseilua…

Mila esker bertan egon zineten guztioi eta egun hauetan eskertza eta zorion mezuak bidali dizkiguzuenoi ere.

Gero bat gaurdanik.

 Sakatu hemen ekitaldiaren argazki-bilduma ikusteko.

 

AZK, 30 urte

AZK_30_urte

Gure jatorri analogikoaz harro gaude eta, egunerokoan, mundu digitalean liluraturik bizi gara. Horrela azaldu daiteke AZK komunikazioa agentziak bizi duen aro aldaketa, duela 30 urte jaio zenetik gaurdaino.

Jose Angel Iturbek eta Daniel Miguelezek, biak ala biak Arte Ederretan lizentziatu berriak, 1987an ekin zioten abentura honi Arrasateko ganbara batean. Startup teknologiko baten eran jaiotzeak indarra eman zigun hasiera-hasieratik, ikusi besterik ez dago harrezkero eginiko ibilbide luze eta oparoa. Sortzaileek, gainera, jakin izan zuten lagunarteko erlazio jatorrak ezartzen bezero, hornitzaile nahiz kolaboratzaileekin. Eta honek ere asko lagundu zuen bidea errazten.

Gauzak horrela,  90. hamarkada heldu zen eta, horrekin batera, aldaketa handiak izan ziren. Agentzia hazten joan zen eta lehen tokialdaketa orduan izan zen, Arrasatetik Aretxabaletara. Orduan bizi izan genuen lehen iraultza teknologikoa; lehen MacIntosh ordenagailuak agertu baitziren eta, ondorioz, errotuta zeuden lan egiteko moduak hankaz gora jarri ziren, behin betiko.

Mende berriarekin batera, Gotzone Guemes eta Agurtzane Elkoro sozietatean sartu ziren, eta egonkortasuna eta lanarekiko grina ekarri zuten. Baina ekonomikoki eta lan aldetik aro nahasia izan zen. Boom xelebre baten atarian geunden. Egoera aldredesak arruntak ziren, norma, eta berba-lapikoak eta iruzurtiak ohikoak. Gauzak horrela, begiak zabaltzeko garaia izan zen; zer egin eta zer ez ikastekoa, alegia.

Ibiliaren ibiliaz 2008an, Lehman Brothers-en itzal luzearen pean bizi ginelarik, atzera, Arrasatera bueltatu ginen bulego handiago batera. Eta, urterik zailenak dagoeneko atzean utzita, hemen jarraitzen dugu buru-belarri, proiektua indarberrituz eta gaztetuz.

Atzera begirada honetan, aldaketa asko eman dira lan egiteko eran, baina bat funtsezkoa izan da lan dinamika iraultzeko; izan ere, lehen, bezeroaren eskaerari erantzuten egiten zen lan; orain, ordea, agentzia da bezeroaren beharrei aurrea hartu behar diona. Bezeroen beharrei gertutasunez eta konpromisotik erantzutea; hankak lurrean jarrita proiektuei forma eman eta errealitate egitea; eta, uneoro lanaren ebaluaketa egitea dira AZKren giltzarriak. Gero bat gaurdanik.

 

alfa

Alfa (1994)

Aspes (1994)

Aspes (1994)

Orkli

Orkli (1999)

Bettylou

Campaña Bettylou (2010)

 

1...23456...102030...67