Generoa publizitatean

generoa-publizitatean

Duela aste batzuk, askok ikusi genuen Jordi Évole-ren Salvados saioan ‘Nosotras’ atala (ez baduzu ikusi, merezi du ikustea). Ildo beretik jarraituz, eta nire lanbidera ekarriaz idatzi dut post txiki hau.

Emakumeoi, txikitatik erakusten digute modu jakin batean ez janzten, panpinekin jolasten, gure kolorea arrosa omen dela,… eta gainera txikitatik erakusten diguten hori. Tamalez, ondoren, publizitatean lan egiten dugunok, kanpainetan martxan ipintzen ditugu ideia horiek inkontzienteki.

Jo dezagun momentu batez merkatal zentro batera: Emakumeon kolorea zein da? Dolce Gabanaren kanpaina gogoratzen dugu? Eta lurrinetako iragarkietan, zein da aktore printzipala?

Jarraitu dezagun merkatal zentroan barna: apalez apal, jo BIC boligrafoa edo Gillete bizar xafla batzuk erostera. Emakumea naizen heinean, arrosa erosi beharko dut. Garestiagoa da, zergatik? Ezaugarri hobeak ditu? Material desberdinekin egina egongo da? Erantzuna: EZ. Kolore arrosa gehitu eta emakumeentzako produktua bihurtzen da, hori bai, garestiagoa. BIC eta Gillete-ek emakumeentzako produktuak atera zituztenean, aldaketa bakarra kolorean izan zuen.

EMAKUMEA: emaztea, etxekoandrea, ama, idazkaria, erizaina, irakaslea,… baina baita emakume objektua, emozionalki ahula, otzana,… eta gainera, betik EDERRA.

Denborak aldatzen ari dira, publizitatea baita. Publizitatea gozoagoa bihurtzen da, gaur egungoagoa, baina rol-ak mantentzen ditugu. Rol berriak sortzen ditugu; SUPERWOMAN-ak. Emakume nekaezina, etxetik kanpo lan eginez gain, etxeko pisua eramaten duena eta seme-alaben zaintza eramaten duena.

Oso modernoa ezta? Baina egoera ez da aldatu. Irudiak eguneratu ditugu, agian arrosa kolorea gutxiago erabiltzen dugun arren,… baina oraindik asko dago egiteko, gugandik hasita.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.